Segurako Udalak argazki lehiaketa jarri du abian, 2012ko egutegia egiteko
Segurako Udalak Segurako festak eta tradizioak gaitzat izango duen 2012ko egutegia argitaratzeko helburuarekin, IV. Argazkingintza Lehiaketa antolatu du. Urtero bezala, herriko merkatariek eta zerbitzuek laguntza emango dute egutegia kaleratzeko. Seguran erroldatuta dagoen edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan. Ohi bezala, bi modalitate antolatu dituzte: parte hartzaileek argazkiak zuri-beltzean eta koloretan atera ahal izango dituzte. Gehienez hiru lan Lehiakide bakoitzak gehienez, hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta paperean (gutxienez 10×15 tamainan) eta euskarri zurrunean (CDan) entregatu beharko ditu. Argazkien gutxienezko erresoluzioak 300 pixelekoa izan beharko du. Lanak Segurako udaletxean utzi behar dira urriaren 28ra bitartean, kartazal baten barruan. Kartazalaren barruan, argazkiak sartuko dira, bakoitzaren atzekaldean bere izenburua jarrita, eta baita itxitako kartazal bat ere, egilearen datuekin. Ez dituzte onartuko atzeko aldean egilearen datuak, izena eta abizena, agerian dituzten argazkiak. Sariak Epaimahaia osatzeaz Segurako Udala arduratuko da, eta bi modalitate egon arren, epaimahiko kideek ez dute bereizketarik egingo sariak banatzeko garaian. Bi sari emango dituzte: irabazleak 300 euroko diru-saria etxeratuko du, eta bigarren egiten duenak, berriz, 150 euroko diru-saria. Irabazleen eta aukeratuen zerrenda Segurako udaletxeko iragarki-oholean eta www.seguragoierri.net webgunean kaleratuko dituzte, azaroaren 4an, ostiralean. Sariak bestalde, abenduaren 16an, ostiralean, banatuko dituzte, data horretan Seguran antolatzen duten liburu eta disko azokan. [...]
Segurako Udalak Segurako festak eta tradizioak gaitzat izango duen 2012ko egutegia argitaratzeko helburuarekin, IV. Argazkingintza Lehiaketa antolatu du. Urtero bezala, herriko merkatariek eta zerbitzuek laguntza emango dute egutegia kaleratzeko.
Seguran erroldatuta dagoen edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan. Ohi bezala, bi modalitate antolatu dituzte: parte hartzaileek argazkiak zuri-beltzean eta koloretan atera ahal izango dituzte.
Gehienez hiru lan
Lehiakide bakoitzak gehienez, hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta paperean (gutxienez 10×15 tamainan) eta euskarri zurrunean (CDan) entregatu beharko ditu. Argazkien gutxienezko erresoluzioak 300 pixelekoa izan beharko du.
Lanak Segurako udaletxean utzi behar dira urriaren 28ra bitartean, kartazal baten barruan. Kartazalaren barruan, argazkiak sartuko dira, bakoitzaren atzekaldean bere izenburua jarrita, eta baita itxitako kartazal bat ere, egilearen datuekin. Ez dituzte onartuko atzeko aldean egilearen datuak, izena eta abizena, agerian dituzten argazkiak.
Sariak
Epaimahaia osatzeaz Segurako Udala arduratuko da, eta bi modalitate egon arren, epaimahiko kideek ez dute bereizketarik egingo sariak banatzeko garaian. Bi sari emango dituzte: irabazleak 300 euroko diru-saria etxeratuko du, eta bigarren egiten duenak, berriz, 150 euroko diru-saria.
Irabazleen eta aukeratuen zerrenda Segurako udaletxeko iragarki-oholean eta www.seguragoierri.net webgunean kaleratuko dituzte, azaroaren 4an, ostiralean. Sariak bestalde, abenduaren 16an, ostiralean, banatuko dituzte, data horretan Seguran antolatzen duten liburu eta disko azokan.
Egutegiaz Udala arduratuko da
Lehiaketan parte hartutako argazkiak Segurako Udalaren jabetzara pasatuko dira. Bestalde, Segurako Udala bera arduratuko da 2012. urteko egutegia egiteaz.