Urriaren 26ra arte eman daiteke izena Mintzalaguna egitasmoan
Iaz Mintzalaguna egitasmoan parte hartu zuten herritarrak Beasaingo Udalak, Udal Euskaltegiak eta Goiztiri AEK euskaltegiak urriaren amaieran jarriko dute martxan Mintzalaguna egitasmoa. Euskaraz hitz egin nahi dutenei dago zuzenduta Mintzalaguna, ...
Beasaingo Udalak, Udal Euskaltegiak eta Goiztiri AEK euskaltegiak urriaren amaieran jarriko dute martxan Mintzalaguna egitasmoa. Euskaraz hitz egin nahi dutenei dago zuzenduta Mintzalaguna, eta bertan parte hartzeko, urriaren 26a baino lehen eman behar da izena. Udaletxeko euskara zerbitzura (943 02 80 63), Udal Euskaltegira (943 02 81 00) edo AEKra (943 88 93 40) deituta edo joanda eman behar da izena.
Mintzalaguna egitasmoaren bidez, herritarrei euskaraz aritzeko aukera eman nahi zaie, euskara erabiltzeko ohitura eta trebetasuna hartzeko bidea emanez. Egitasmoarekin, bi euskaltegietako ikasleek «modu informalago batean» ikasgeletatik kanpo ere euskaraz hitz egitea nahi dute antolatzaileek.
Mintzalaguna egitasmoan izena ematen duten guztiak Igartza jauregian elkartuko dira hilaren 27an, egitasmoari hasiera emateko.