Frontoiaren inguruan hausnarketa egiteko batzordea sortu dute, Idiazabalen
Igarondo pilotalekuaren inguruan hausnarketa egiteko batzordea sortu dute Idiazabalen. Lehendabiziko batzarra urriaren 10ean egin zuten, eta bigarrena astelehenean izango da. Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak esan duenez, aspalditik jakitun dira frontoiak berritzeko premia duela. «Egun irisgarritasuna ez da bermatzen bertan, eta taberna, aldagelak eta komunak egoera kaskarrean daude». Obra horiek egiteko beharrak bultzatuta eta, oro har, frontoiaren erabilpenaren inguruko hausnarketa egin asmoz, batzordea sortzeko erabakia hartu zuten. Idiazabalgo kirol ekipamenduei dagokionean zein gabezia dituzten eta gabezia horiei nola erantzun ere hitz egingo dute batzordean. Alkatearen arabera, frontoiaz gain, gimnasioa da egoerarik okerrenean dagoen kirol ekipamendua «batetik, aretoa bera txiki geratu delako, eta bestetik, dituen erabiltzaileentzako aparatu eskasak daudelako». Udala pozik partaidetzarekin Lehendabiziko bilerara hamabost herritar agertu ziren, eta pozik dago Udala jasotako erantzunarekin. Bertan izan ziren, besteak beste, haurren gurasoak, kirol elkarteko ordezkaria, kirol instalazioen erabiltzaileak eta udal ordezkariak. Imazen arabera «batzarra oso emankorra» izan zen, ideia asko proposatu baitzituzten parte hartzaileek. «Orain helburua atera ziren iritziak kontutan hartuta, gauzak zehazten hastea da», dio Imazek. Frontoiaren inguruko hausnarketan parte hartu nahi duenak, astelehenean udaletxeko areto nagusira joan behar du 18:00etarako.
Igarondo pilotalekuaren inguruan hausnarketa egiteko batzordea sortu dute Idiazabalen. Lehendabiziko batzarra urriaren 10ean egin zuten, eta bigarrena astelehenean izango da.
Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak esan duenez, aspalditik jakitun dira frontoiak berritzeko premia duela. «Egun irisgarritasuna ez da bermatzen bertan, eta taberna, aldagelak eta komunak egoera kaskarrean daude». Obra horiek egiteko beharrak bultzatuta eta, oro har, frontoiaren erabilpenaren inguruko hausnarketa egin asmoz, batzordea sortzeko erabakia hartu zuten. Idiazabalgo kirol ekipamenduei dagokionean zein gabezia dituzten eta gabezia horiei nola erantzun ere hitz egingo dute batzordean. Alkatearen arabera, frontoiaz gain, gimnasioa da egoerarik okerrenean dagoen kirol ekipamendua «batetik, aretoa bera txiki geratu delako, eta bestetik, dituen erabiltzaileentzako aparatu eskasak daudelako».
Udala pozik partaidetzarekin
Lehendabiziko bilerara hamabost herritar agertu ziren, eta pozik dago Udala jasotako erantzunarekin. Bertan izan ziren, besteak beste, haurren gurasoak, kirol elkarteko ordezkaria, kirol instalazioen erabiltzaileak eta udal ordezkariak. Imazen arabera «batzarra oso emankorra» izan zen, ideia asko proposatu baitzituzten parte hartzaileek. «Orain helburua atera ziren iritziak kontutan hartuta, gauzak zehazten hastea da», dio Imazek.
Frontoiaren inguruko hausnarketan parte hartu nahi duenak, astelehenean udaletxeko areto nagusira joan behar du 18:00etarako.