Bi ikastarotan lekua bada oraindik Lazkaon
Lazkaoko Udalak antolatu duen ikastaro eskaintzaren barruan bi gaitan izena emateko aukera badago oraindik. Argazkigintza digitaleko gutxieneko taldea oraindik ez da osatu. Yoga ikastaroan ere has liteke; astearte arratsaldeetan dira saioak, Orobionen....
Lazkaoko Udalak antolatu duen ikastaro eskaintzaren barruan bi gaitan izena emateko aukera badago oraindik. Argazkigintza digitaleko gutxieneko taldea oraindik ez da osatu. Yoga ikastaroan ere has liteke; astearte arratsaldeetan dira saioak, Orobionen. Apuntatu eta informazio gehiago nahi duenak udaletxera deitu behar du (943 08 80 80).