Goierritarrak 47. Behobia-Donostian, korrika
Behobia-Donostia lasterketan 528 goierritarrek parte hartu dute aurten. Iaz baino 12 gehiago, urtez urte gora doan kopuruan. Azpimarratzekoa da, Maider Gaztañaga ordiziarraren denbora, 01.17.18, 3.a izan zen sailkapen orrokorrean. Ruben Lanz legazpiarra ere bikain aritu zen, 01:06:20 denborarekin, 13.a izan zen.
Helmuga igaro zuen lehenengo goierritarra Ruben Lanz legazpiarra izan zen. Legazpiko korrikalariak asko izan ziren proportzioan, 61 hain zuzen ere.
Beasaindarrak izan ziren gehienak, 98 guztira. Aipatzekoa Elena Calvilloren marka, bere mailan hirugarrena izan baitzen (01:23:43).
Gaintza ez beste herri guztietatik joan ziren goierritarrak. Deigarria da Zerainetik bost lagunek parte hartu dutela aurten, eta Mutilotik lauk. Azpimarragarria Sergio Serrano izaldarraren denbora, 01:10:04. Koldo Agirre beasaindarrak ere denbora ona egin zuen, 01:12:55.
370 lagun artatu zituzten
Osasun zerbitzuek 370 lagun artatu zituzten herenegun, Behobia-Donostia lasterketan. Horietatik, 40 lagun ospitalera eraman zituzten. Iaz, korrikalari bizkaitar bat zendu zen, aurten ez da aparteko ezbeharrik gertatu.
Eskarmentu handiko korrikalari baten arabera, «lastekertako antolaketa gero eta hobeagoa da, boltsak uzterakoan eta jasotzerakoan, batez ere».