Atzo, 12:00etan egin zen inaugurazio ekitaldia; bertsoak eta afizionatuen arteko pilota partidak izan ziren antolatutako ekintzen artean.
Emozioz betetako partida jokatu dute asteburuan Estanda Ordiziak eta Viaxex Amarelle talde galiziarrak Majorin, eta azkenean puntuak etxean geratu dira, Oihana Balerdik sartutako gol bati esker (1-0). Espainiako Zilarrezko Mailako lidertzan jarraitzen ...
Beasaingo Udalak, omenaldia egingo dio ostiralean Iñaki Azurmendi aizkolariari, Euskal Herriko txapeldunari. Ostiralean, 19:00etan, harrera egingo diote udaletxean, eta ondoren afaria egingo dute Arrairango Intxaurpe elkartean. Afaria 21:00etan izango...
Astigarreta auzoan aspaldiko jenderik gehiena bildu da aurten San Martin jaiak ospatzeko. San Martin eguna ostirala izan bazen ere, atzo egin zuten festa auzo beasaindarrean, eta auzotarrek gustura, baina sorpresaz hartu zuten horrenbeste jende elkatzea. Datu aipagarrien artean, bazkaltzen 95 lagun egon zirela esan dute auzotarrek. Urtero, San Martinetako jaiak antolatzeko dirua biltzeko ateratzen dituzten errifen irabazlea, 304 zenbakidun txartelaren jabea da.
Ordiziako Udalbatzak ez ohiko osoko bilkura egingo du bihar, 18:00etan, Ordiziako Udalak Goiekin izango dituen bi ordezkariak izendatzeko. Igor Eguren (Bildu) eta Jose Migel Santamaria (EAJ) dira proposatutako ordezkariak.
Ostiralean egin ziren Urretxun San Martin eguneko ospakizunak; jende ugari bildu zen Gernikako Arbola plazan San Martin auzoko bizilagunek antolatutako ekintzetean....
Labeaga aretoan bost bidaien gaineko informazioa eta bizipenak eskainiko dituzte gaur hasi eta azaroaren 30era bitartean.
Asteburu honetan Azaroko musika zikloko emanaldiekin jarraituko dute Legazpin. Bi kontzertu egingo dituzte. Batetik, larunbatean, Santa Zezilia kontzertua egingo dute herriko musika taldeek. Alaitasuna Errondaila, Goiz Deia Txistulari taldea, Legazpi m...
Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Eguna izango da. Berdinsareak Beldur Barik kanpaina antolatu du aurten ere, “gazteak gaiari buruz pentsatzea eta euren inplikazio aktiboa sustatzea” helburu zituena. Duela bi urte abiaraz...
La Leze (Ilarduia, Araba) gaztandegiak irabazi du San Martin azokaren barruan, Zegaman egindako Aizkorri eta Urbiako Artzainen Arteko XIII. Gazta Lehiaketa. Bigarren, Aizpea gaztandegia geratu da (Olaberria) eta hirugarren, Aixtra S.D. gaztandegia (Araia, Araba). Goizeko hamaiketan hasita egin zuten gazta txapelketa. Hamalau gaztagile aurkeztu ziren. Epaimahaia berriz, sei lagunek osatu zuten: Rafa Rueda musikariak, Iker Zubeldia Zegamako bertsolariak, Antoni Viñals La Seu D´Urgelleko (Katalunia) zinegotziak, Josep Maria Ribas Sant Sadurni D ´Anoiako (Katalunia) alkateak eta Iñaki Etaio eta Jose Ramon Agiriano Idiazabal Jatorri Izendapeneko ordezkariek. Gazta guztiak dastatu eta gero, lehendabiziko saria Jose Mari Jauregi lazkaotarraren eta Eli Gorrotxategi beasaindarraren La Leze gaztandegiari ematea erabaki zuten. Gustura hartu zuten goierritarrek epaimahaiaren erabakia. Herriko Abereen Lehiaketa Urteroko moduan, herriko Abereen Lehiaketa ere egin zuten San Martin azokaren barruan. Goizeko bederatzietatik ordu bietara bitartean, pilotalekutik Urgainberriko eremuan eduki zituzten abereak, eta bertatik pasatu ziren zeregin horretarako aukeratutako epaimahaiko kideak, animaliak baloratzera. Oihana Zubizarreta Zegamako kultur teknikariak jakitera eman duenez, herritarrek, beste urte batzuetan baino abere gehiago aurkeztu zituzten lehiaketara. Ordu batean banatu zituzten abere lehiaketako sariak, pilotalekua jendez beteta zela. Ardietan Joxe Etxeberriak jaso zuen lehendabiziko saria, bildotsetan Ibai Aizpeoleak, Pirenaika behietan Jon Antiak, Behi mestizoetan Juan Karlos Arrizabalagak, behi suizoetan Juanito [...]
Larunbatean egin zen sari banaketa Urretxuko udaletxean; 234 lan aurkeztu dituzte argazki lehiaketako modalitate ezberdinetara eta 74 pinturakora.