Beldur Barik kanpainako bi lan legazpiarrak bozka daitezke jada
Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Eguna izango da. Berdinsareak Beldur Barik kanpaina antolatu du aurten ere, “gazteak gaiari buruz pentsatzea eta euren inplikazio aktiboa sustatzea” helburu zituena. Duela bi urte abiaraz...
Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Eguna izango da. Berdinsareak Beldur Barik kanpaina antolatu du aurten ere, “gazteak gaiari buruz pentsatzea eta euren inplikazio aktiboa sustatzea” helburu zituena. Duela bi urte abiarazi zuten lehiaketa-prozesu hau, eta Legazpiko musika talde batek egin zuen orduko hartan kanpainarako abestia. Bideoklipa ere Legazpin grabatu zuten.
Aurten, berriro ere antolatu dute lehiaketa. Mutilek eta neskek desberdintasun egoerei aurre nola egiten dieten erakusten duten adierazpide artistikoak bilduko dituzte oraingoan. Bi lan aurkeztu dituzte Legazpitik. Batak, Matraka taldearenak, Bidean izena du. Amaia Martinek, Naiara Otaegik, Olatz Orozcok, Intza Iraetak eta Itxaso Urartek egin dute.
Bestea, Beldurrik ez bizitzan izenekoa, Miren Iztuetak, Amaia Larrañagak, Alazne Agirreurretak, Miren Muguerzak eta Maite Arrondok egin dute.
Bozka emateko aukera ireki diete sareko erabiltzaileei beldurbarik.org webgunean. Azaroaren 24ra arte egongo da zabalik izena emateko epea. Era berean, Urola Garaiako Beldur Barik 2011 lehiaketaren sari banaketa azaroaren 25ean egingo dute, ostiralean, 17:00etan Legazpiko kultur etxean.