Giro ederrean ospatu dituzte San Martinak Astigarretan
Astigarreta auzoan aspaldiko jenderik gehiena bildu da aurten San Martin jaiak ospatzeko. San Martin eguna ostirala izan bazen ere, atzo egin zuten festa auzo beasaindarrean, eta auzotarrek gustura, baina sorpresaz hartu zuten horrenbeste jende elkatzea. Datu aipagarrien artean, bazkaltzen 95 lagun egon zirela esan dute auzotarrek. Urtero, San Martinetako jaiak antolatzeko dirua biltzeko ateratzen dituzten errifen irabazlea, 304 zenbakidun txartelaren jabea da.