Musika emanaldiek asteburuan jarraituko dute Legazpin
Asteburu honetan Azaroko musika zikloko emanaldiekin jarraituko dute Legazpin. Bi kontzertu egingo dituzte. Batetik, larunbatean, Santa Zezilia kontzertua egingo dute herriko musika taldeek. Alaitasuna Errondaila, Goiz Deia Txistulari taldea, Legazpi m...
Asteburu honetan Azaroko musika zikloko emanaldiekin jarraituko dute Legazpin. Bi kontzertu egingo dituzte. Batetik, larunbatean, Santa Zezilia kontzertua egingo dute herriko musika taldeek. Alaitasuna Errondaila, Goiz Deia Txistulari taldea, Legazpi musika banda eta Santikutz abesbatza elkartuko dira emanaldian, 20:00etan elizan.
Igandean, bestetik, Musika lurrinak izpiritua elikatzeko: Gu Geu klarinete taldea izena eman diote saioari. 13:00etan eskainiko dute, latxartegi aretoan. Kutxak sustatu eta finantzaturiko ekitaldia da bigarren hau.













