Omenaldia egingo diote Iñaki Azurmendiri
Beasaingo Udalak, omenaldia egingo dio ostiralean Iñaki Azurmendi aizkolariari, Euskal Herriko txapeldunari. Ostiralean, 19:00etan, harrera egingo diote udaletxean, eta ondoren afaria egingo dute Arrairango Intxaurpe elkartean. Afaria 21:00etan izango...
Beasaingo Udalak, omenaldia egingo dio ostiralean Iñaki Azurmendi aizkolariari, Euskal Herriko txapeldunari. Ostiralean, 19:00etan, harrera egingo diote udaletxean, eta ondoren afaria egingo dute Arrairango Intxaurpe elkartean. Afaria 21:00etan izango da, eta udaletxeko harrera zein afaria irekiak izango dira.
Afarira joan nahi duenak, aurretik izena eman behar du Intxaurpe elkartean edo Antzizar kiroldegian (943 88 79 00). Izena emateko azken eguna asteazkena izango da, eta zerrendak 20:00etan itxiko dituztela esan dute antolatzaileek. Afarira joan nahi duenak 25 uro ordaindu beharko du.