Festak bai, baina babesean
Hotzari aurre egin eta pixkat bat berotzen “elkarri arrimatu” beharko zutela esanez hasi du bertso saioa Iker Zubeldiak. Amets Arzallusekin batera aritu da gaur, San Blas jaien barruan. Goizeko hotzari eta elur giroari ihesi, plazako karpan elkartu dira herritarrak, eta berogailuak ondoan jarrita, hamaiketakoa egin dute. Dozenaka lagun elkartu dira, eta bertsolariez gain, trikitilariak ere aritu dira giroa berotzen; Jon Ostolazak eta bere ikasleek jarri dute erromeria giroa. Bitartean, pilotalekuan, umeentzako jolasak jarri dituzte. Haiek ere babesean eta berogailuek lagunduta aritu dira saltoka eta brinkoka. Puzgarriez gain, ohe elastikoak eta kart moduko ibilgailuak ere bazituzten. Horrela hasi dute San Blas Txiki eguna idiazabaldarrek. Eguraldiak ez die askorik lagundu aurten, eta ostegunean hasi eta gaur arte iraun duen denboralearen eraginez, hainbat ekitaldi bertan behera utzi behar izan dituzte. Gaur egitekoak ziren goitibehera lehiaketa da horietako bat. Karparen babesean prestatutako ekitaldiek ordea, bere horretan jarraituko dute. Gauean esaterako, Kupela taldeak joko du, 23:00etatik aurrera. Kuadrillen eguna ere bada gaurkoa, eta eguerdirako blusa apur batzuk besterik ikusten ez baziren ere, arratsalde parterako lagun talde gehiago ateratzea espero da. Festen agurra, bihar Gaurko egunaren ondoren, bihar bukatuko dituzte aurtengo San Blas jaiak. Eguerdian, herriko dantzariek erakustaldia egingo dute Igarondo pilotalekuan. Arratsaldean berriz, herri kirol [...]
Hotzari aurre egin eta pixkat bat berotzen “elkarri arrimatu” beharko zutela esanez hasi du bertso saioa Iker Zubeldiak. Amets Arzallusekin batera aritu da gaur, San Blas jaien barruan. Goizeko hotzari eta elur giroari ihesi, plazako karpan elkartu dira herritarrak, eta berogailuak ondoan jarrita, hamaiketakoa egin dute. Dozenaka lagun elkartu dira, eta bertsolariez gain, trikitilariak ere aritu dira giroa berotzen; Jon Ostolazak eta bere ikasleek jarri dute erromeria giroa.
Bitartean, pilotalekuan, umeentzako jolasak jarri dituzte. Haiek ere babesean eta berogailuek lagunduta aritu dira saltoka eta brinkoka. Puzgarriez gain, ohe elastikoak eta kart moduko ibilgailuak ere bazituzten.
Horrela hasi dute San Blas Txiki eguna idiazabaldarrek. Eguraldiak ez die askorik lagundu aurten, eta ostegunean hasi eta gaur arte iraun duen denboralearen eraginez, hainbat ekitaldi bertan behera utzi behar izan dituzte. Gaur egitekoak ziren goitibehera lehiaketa da horietako bat. Karparen babesean prestatutako ekitaldiek ordea, bere horretan jarraituko dute. Gauean esaterako, Kupela taldeak joko du, 23:00etatik aurrera. Kuadrillen eguna ere bada gaurkoa, eta eguerdirako blusa apur batzuk besterik ikusten ez baziren ere, arratsalde parterako lagun talde gehiago ateratzea espero da.
Festen agurra, bihar
Gaurko egunaren ondoren, bihar bukatuko dituzte aurtengo San Blas jaiak. Eguerdian, herriko dantzariek erakustaldia egingo dute Igarondo pilotalekuan. Arratsaldean berriz, herri kirol saioa izango da, bostetatik aurrera. 19:00etan, taloak eta sagardoa emango dituzte plazan, eta 20:00etan egingo dute festen bukaera ematen dien ‘axariaren igoera’.