Hotzari aurre egin eta pixkat bat berotzen “elkarri arrimatu” beharko zutela esanez hasi du bertso saioa Iker Zubeldiak. Amets Arzallusekin batera aritu da gaur, San Blas jaien barruan. Goizeko hotzari eta elur giroari ihesi, plazako karpan elkartu dira herritarrak, eta berogailuak ondoan jarrita, hamaiketakoa egin dute. Dozenaka lagun elkartu dira, eta bertsolariez gain, trikitilariak ere aritu dira giroa berotzen; Jon Ostolazak eta bere ikasleek jarri dute erromeria giroa. Bitartean, pilotalekuan, umeentzako jolasak jarri dituzte. Haiek ere babesean eta berogailuek lagunduta aritu dira saltoka eta brinkoka. Puzgarriez gain, ohe elastikoak eta kart moduko ibilgailuak ere bazituzten. Horrela hasi dute San Blas Txiki eguna idiazabaldarrek. Eguraldiak ez die askorik lagundu aurten, eta ostegunean hasi eta gaur arte iraun duen denboralearen eraginez, hainbat ekitaldi bertan behera utzi behar izan dituzte. Gaur egitekoak ziren goitibehera lehiaketa da horietako bat. Karparen babesean prestatutako ekitaldiek ordea, bere horretan jarraituko dute. Gauean esaterako, Kupela taldeak joko du, 23:00etatik aurrera. Kuadrillen eguna ere bada gaurkoa, eta eguerdirako blusa apur batzuk besterik ikusten ez baziren ere, arratsalde parterako lagun talde gehiago ateratzea espero da. Festen agurra, bihar Gaurko egunaren ondoren, bihar bukatuko dituzte aurtengo San Blas jaiak. Eguerdian, herriko dantzariek erakustaldia egingo dute Igarondo pilotalekuan. Arratsaldean berriz, herri kirol [...]
Goienizek antolatutako zine-klub saioan, ‘Los colores de la montaña’ filma emango dute, martxoaren 29an, 21:00etan, Usurbe antzokian.
Goienizek antolatutako zine-klub saioan, ‘La mujer de la nariz rota’ filma emango dute, martxoaren 8an, 21:00etan, Usurbe antzokian.
Goienizek antolatutako zine-klub saioan, ‘Neder y Simin, una separacion’ filma emango dute, otsailaren 23an, 21:00etan, Usurbe antzokian.
Beasaingo udal gobernu taldeak aste honetan aurkeztu du, herritarren aurrean, 2012. urterako aurrekontuen proposamena. Aurrekontu horiek, otsailaren 16an egingo duten osoko bilkuran eztabaidatuko dituzte. Hala ere, “alderdiekin eztabaidatzeaz gai...
Euskadin moda zapore ekimena martxan da. Gaur arratsaldean zabaldu dute Balentziaga zenaren omenez, hamabi euskal artista gaztek egindako lanak biltzen dituen erakusketa. Bakoitzak soineko bat diseinatu du, Balentziagaren estiloan eta baloreetan oinarr...
Goienizek antolatutako zine-klub saioan, ‘Inside job’ filma emango dute, martxoaren 22an, 21:00etan, Usurbe antzokian. Ikusleek aukeratutako “film kuttuna” da.
Otsailaren 4an zabalduko dute ‘Euskadin moda zapore’ erakusketa. Balentziagaren omenez, hamabi euskal diseinatzailek egindako lanak jarriko dituzte ikusgai Igartzan. 18:00etan hasiko da ekitaldia. Erakusketaren ordutegia: Ostegun eta ostir...
Aratz-Matxinbenta auzoan, Santa Ageda jaiak ospatzen dituzte, eta eguraldiak askorik laguntzen ez badu ere, festa batzordeak gaurko eta biharko antolatu ditu ekitaldi nagusiak. Goizean zehar santa eskean aterako dira auzotarrak, eta iluntzean, auzo afa...