Santa Ageda jaiak ospatuko dituzte asteburuan Aratz-Matxinbentan
Aratz-Matxinbenta auzoan, Santa Ageda jaiak ospatzen dituzte, eta eguraldiak askorik laguntzen ez badu ere, festa batzordeak gaurko eta biharko antolatu ditu ekitaldi nagusiak. Goizean zehar santa eskean aterako dira auzotarrak, eta iluntzean, auzo afa...
Aratz-Matxinbenta auzoan, Santa Ageda jaiak ospatzen dituzte, eta eguraldiak askorik laguntzen ez badu ere, festa batzordeak gaurko eta biharko antolatu ditu ekitaldi nagusiak. Goizean zehar santa eskean aterako dira auzotarrak, eta iluntzean, auzo afaria egingo dute, Lidia Irigoien eta Xabier Etxaniz trikitilariek lagunduta. Bihar berriz, Azpeitiako txistularien doinuekin hasiko dute eguna. 11:00etan meza izango dute, eta ondoren, umeentzako jolasak eta pilota partidak. Artisau produktuen azoka ere izango da, goizean zehar. Arratsalderako berriz, herri kirol saioa antolatu dute. Egunean zehar, Itzeder eta Ioseba trikitilariek lagundutako giroa izango da. Eguna bukatzeko, Matxinbentako produktuekin osatutako saskia zozkatuko dute.