Udal gobernu taldeak gastu arruntak murriztea proposatu du 2012ko aurrekontuen proposamenean
Beasaingo udal gobernu taldeak aste honetan aurkeztu du, herritarren aurrean, 2012. urterako aurrekontuen proposamena. Aurrekontu horiek, otsailaren 16an egingo duten osoko bilkuran eztabaidatuko dituzte. Hala ere, “alderdiekin eztabaidatzeaz gai...
Beasaingo udal gobernu taldeak aste honetan aurkeztu du, herritarren aurrean, 2012. urterako aurrekontuen proposamena. Aurrekontu horiek, otsailaren 16an egingo duten osoko bilkuran eztabaidatuko dituzte. Hala ere, “alderdiekin eztabaidatzeaz gain, herritarren parte hartzearekin osatu” behar direla uste dute udal gobernuko kideek. Proposamen horretan, besteak beste, udalaren gastu arruntak murriztea aurreikusten dute. Hala, denera, 13.500.000 mila euroko aurrekontua izango luke udalak. Udal gobernu taldeko ordezkarien esanetan, udalak dituen diru sarreretan “murrizketa handiak” izan dira, eta aurten %5 gutxiago jasoko du udalak; hori dela eta, “aurrekontuak estuak” direla diote. Udal tasak eta zergak ez dira igoko, baina “populazio igoerari esker” sarrerak hobetzea espero dute. Hala, gastuak mantendu egin nahi dituzte. Udal langileen soldatak %2,4 igoko lirateke, eta politikarien asignazioak %25 jaitsi. Ongizatean, kulturan, euskaran, gaztedian, udal antolakuntzan, zerbitzuetan eta merkataritza alorrean gastua mantentzea proposatzen dute. Hirigintza arlokoa %20 jaitsiko litzateke, eta gastu aldetik igoko litzatekeen bakarra, hezkuntza litzateke, %10eko igoerarekin. Ekonomia krisia dela eta, udal guztiek inbertsioetarako izaten duten diru kopurua murriztu egin behar izan dute azken urteetan. Hori da Beasaingo Udalaren kasua ere. 2012rako, bi milioi euroko aurrekontua bideratu nahi dute inbertsioetarako; bide batez, orain arte “aurrekontuetan jarritakoa baino askoz gehiago” gastatu dela azaldu dute, eta hori ekidin nahi lukete. Aurreikusi duten […]