Zabaldu dute Balentziagaren omenez hamabi artistek egindako lanen erakusketa
Euskadin moda zapore ekimena martxan da. Gaur arratsaldean zabaldu dute Balentziaga zenaren omenez, hamabi euskal artista gaztek egindako lanak biltzen dituen erakusketa. Bakoitzak soineko bat diseinatu du, Balentziagaren estiloan eta baloreetan oinarr...
Euskadin moda zapore ekimena martxan da. Gaur arratsaldean zabaldu dute Balentziaga zenaren omenez, hamabi euskal artista gaztek egindako lanak biltzen dituen erakusketa. Bakoitzak soineko bat diseinatu du, Balentziagaren estiloan eta baloreetan oinarrituta, baina beti ere, ikuspuntu berritzaile batetik. Lan horiek Igartza jauregian egongo dira ikusgai, hilabete osoan. Ostegun eta ostiraletan (17:00-20:30) eta larunbat eta igandetan (12:00-20:00) bisitatu ahal izango da. Munduko hainbat hiritan barrena ibili den erakusketa gaur ikusi ahal izan dute hainbat beasaindarrek. Dozenaka lagun bildu dira Igartza jauregian; eta erakusketa zabaltzeko, Koldo Agirre alkateak, Mari Mar Zelaia zinegotziak eta Niko Osinalde Goiturreko ordezkariak hitz egin dute. Erakusketak, “tradizioa eta berrikuntza” uztartzen dituela esan du Agirrek, eta erakusketaz gain, datorren astean hainbat tailer egingo dituztela gogorarazi du. Zelaiak ere, tailer horietan bertako hainbat jostunek eta diseinatzailek parte hartuko dutela azaldu du; hain zuzen ere, lanbide horiei errekonozimendua ematea da egitasmo honen helburuetako bat. Igartzaren garrantzia Erakusketa hori hartu duen Igartza jauregia bera ere hizpide izan dute gaur. Niko Osinaldek, honelako ekimenek turismoari begira duten garrantzia azpimarratu du, baina Igartza bera ere turismo aldetik puntu garrantzitsua dela esan du, eta beasaindarrek eta goierritarrek ere, harrotasunez erakutsi behar dutela. Pasa den astean, Euskadin moda zapore ekimena aurkezteko saioan, laster “Igartzaren eremua zabaldu” […]