Lazkaoko ikastolan bi orduko lanuztea egingo dute gaur
Lazkaoko San Benito ikastolan gaur arratsaldean ez da eskolarik izango. Sektore publikoan aurreikusten diren murrizketen kontra hainbat sindikatuk deitu duten lanuztearekin bat egin dute ikastolako langileek, bozketan. Hala, gaur 14:30etik 16:30era ez ...
Lazkaoko San Benito ikastolan gaur arratsaldean ez da eskolarik izango. Sektore publikoan aurreikusten diren murrizketen kontra hainbat sindikatuk deitu duten lanuztearekin bat egin dute ikastolako langileek, bozketan. Hala, gaur 14:30etik 16:30era ez da klaserik. Jangela zerbitzua izango da, baina haurren bila 14:30erako joan behar da. Autobusa, berriz, HH, LH eta DBHkoek 12:30ean dute, eta DBHOkoek 14:30ean.