Xabier Makazagarentzat eta Oskarbi Jauregirentzat 23 urteko kartzela zigorra eskatuko du Fiskaltzak
Xabier Makazaga segurarrarentzat eta Oskarbi Jauregi zaldibiarrarentzat 23 urteko kartzela zigorra eskatuko du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, Gorka Landaburu Cambio 16 aldizkariko kazetariaren aurka ustez egindako atentatuarengatik. Erasoa 2001eko maiatzean izan zen, eta ETAko Buruntza komandoari egozten diote. Ministerio Publikoak ondorioen txostenean jakitera eman duenez, “bi auzipetuak Buruntzako kideak ziren”. Talde hori 2001eko abuztuaren 22an desegin zuen Ertzaintzak Gipuzkoan egindako operazioan.
Landaburu aldizkariko ordezkaria zen Gipuzkoan. Kazetariak bost hatz galdu zituen postaz jasotako bonba-liburu bat zabaldu eta gero. Ministerio Publikoak 350.000 euroko kalte-ordaina emateko eskatu diete segurarrari eta zaldibiarrari.
Makazagak eta Jauregi uko egin diote Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzeari.