Ataunen kotxea behar ez den tokian uzten bada isuna izango da bihartik aurrera
Bihartik aurrera isuna jasotzeko arriskua izango dute gidariek Ataunen, ibilgailua behar ez den lekuan aparkatuta uzten badute. Ataungo Udalak trafiko araudi berria indarrean jarriko du, gaizki utzitako autoek oinezkoen eta trafikoaren joan-etorria galarazi ez dezaten. Batik bat San Martingo plaza inguruan sortzen diren arazoak saihestu nahi ditu udalak neurriarekin. Eliza atarian, udaletxe aurreko kalean eta Paskual Iturri aldean jarriko da arreta gehien, Igor Aierbe alkateak esan duenez. Baina araudiak udalerri osoan edukiko du eragina, San Gregorion eta Astigarragan ere bai. Espaloi gainean kotxea uzteko joerarekin bukatu nahi du udalak. «Oinezkoen pasaera galarazten dute lekuz kanpo utzitako autoek zenbait tokitan, baita kotxeena ere. San Martinen, adibidez, ez dago aitzakiarik aparkamendu aldetik, lurpeko parkina erabilgarri dagoelako», dio Aierbek. Ertzaintza ariko da begirale Trafiko araudia betetzen ez den kasu gehienetan Ertzaintza arduratuko da isunak jartzeaz. 40 euro ordaindu beharko ditu gaizki aparkatzen duen gidariak. «Tristea da, baina poltsikoan min hartutakoan ikasten da. Udalak honekin ez dauka diru-bilketarako helbururik, ez da kapritxoa. Oinezkoak autoak traban daudelako bidera irten beharrik izan ez dezaten lortu nahi dugu». San Martinen, udaletxe aurrean bost aparkaleku daude. Horietan ibilgailua 30 minuturako utzi ahalko da gehienez. Beste leku bat ezinduentzako da, eta zazpigarrena udal ibilgailuarentzat erreserbeatutakoa. Bost leku horietan [...]
Bihartik aurrera isuna jasotzeko arriskua izango dute gidariek Ataunen, ibilgailua behar ez den lekuan aparkatuta uzten badute. Ataungo Udalak trafiko araudi berria indarrean jarriko du, gaizki utzitako autoek oinezkoen eta trafikoaren joan-etorria galarazi ez dezaten.
Batik bat San Martingo plaza inguruan sortzen diren arazoak saihestu nahi ditu udalak neurriarekin. Eliza atarian, udaletxe aurreko kalean eta Paskual Iturri aldean jarriko da arreta gehien, Igor Aierbe alkateak esan duenez. Baina araudiak udalerri osoan edukiko du eragina, San Gregorion eta Astigarragan ere bai.
Espaloi gainean kotxea uzteko joerarekin bukatu nahi du udalak. «Oinezkoen pasaera galarazten dute lekuz kanpo utzitako autoek zenbait tokitan, baita kotxeena ere. San Martinen, adibidez, ez dago aitzakiarik aparkamendu aldetik, lurpeko parkina erabilgarri dagoelako», dio Aierbek.
Ertzaintza ariko da begirale
Trafiko araudia betetzen ez den kasu gehienetan Ertzaintza arduratuko da isunak jartzeaz. 40 euro ordaindu beharko ditu gaizki aparkatzen duen gidariak. «Tristea da, baina poltsikoan min hartutakoan ikasten da. Udalak honekin ez dauka diru-bilketarako helbururik, ez da kapritxoa. Oinezkoak autoak traban daudelako bidera irten beharrik izan ez dezaten lortu nahi dugu».
San Martinen, udaletxe aurrean bost aparkaleku daude. Horietan ibilgailua 30 minuturako utzi ahalko da gehienez. Beste leku bat ezinduentzako da, eta zazpigarrena udal ibilgailuarentzat erreserbeatutakoa. Bost leku horietan denbora errespetatzen den udalak berak kontrolatuko du.
Alkateak gogorarazi du lurpeko aparkalekuan 65 leku daudela. Parkinaren erabilerari buruz ordenantza eta prezio-zerrenda prestatzen ari da udala, martxoaren 1eko udalbatzarrean onartuko dutena. Ordainketa «sinbolikoa» izango da. 20 leku urte guztirako alokairuan ateratzea da beste asmo bat, txartel batekin erostaileek erabil ditzaten.