Mendian ordekan
Altzagarate eta Gaintza gainez gain lotzen ditu PR-Gi29 ibilbideak, Bostaitzeta eta Gaztinatxoeta igarota. Garaiera txikiko mendi eta baso artean eroso egiten da Altzagaratetik Gaintzara arteko bidea. Altzagarateko Andre Mari ermitaren ondotik (462m) hasiko dugu txangoa. Matxiñea eta Mendiola Goena baserrietatik gora, Burni Sagasti basetxe zaharrera ailegatuko gara. Handik eskuinera, eta metro gutxi barru beheko bideari segita, Altzagamendiren (539m) magalean ordekan joango gara, todunozko pista zabalean. Galbiderik ez du Gaintzara artekoak, bidegurutze pare batean adi ibilita. Arriarango urtegitik Gaintzara ura garraiatzeko hoditeria lurpean dago, eta ur hartuneen tapak dira salatari. Ibiltariak, nahi izatera, Baliarraineraino joanez osa dezake buelta. Aldapa pikoagoak ditu. Alertze basoak ezkerrean eta intsinis pinudiak behean ditugula, 20 minuturako Bostaitzeta lepora (459m) iritsiko gara. Atsedenleku bat dago lehentxeago: hiru mahai luze eta ziburu bat, asko espero gabeko lekuan. Altzaga, Arama, Ordizia eta Beasain lerrokatuta begiztatzen dira handik behera. Bostaitzeta ibilbidearen erdian dago. Han dago Baliarrainera jotzeko bidegurutzea (SL-Gi5). Aurrera jarraituko dugu, Gaintzara geratzen diren 1,5 kilometroei ekiteko. Ehiza-lekua da, eta aldamio garaietan kokatutako parapeto ilarak ikus daitezke bide ertzean aurrera. Mendibil muinoa (482m) ezker aldeko xendatik saihestu, eta Gaztinatxoeta lepora iritsiko gara (465m), Altzaga eta Gaintza arteko muga. Harizti eta pagadi txikiak geratzen dira oraindik, konifera artean, jatorrizko basoen [...]
Altzagarate eta Gaintza gainez gain lotzen ditu PR-Gi29 ibilbideak, Bostaitzeta eta Gaztinatxoeta igarota.
Garaiera txikiko mendi eta baso artean eroso egiten da Altzagaratetik Gaintzara arteko bidea.
Altzagarateko Andre Mari ermitaren ondotik (462m) hasiko dugu txangoa. Matxiñea eta Mendiola Goena baserrietatik gora, Burni Sagasti basetxe zaharrera ailegatuko gara. Handik eskuinera, eta metro gutxi barru beheko bideari segita, Altzagamendiren (539m) magalean ordekan joango gara, todunozko pista zabalean.
Galbiderik ez du Gaintzara artekoak, bidegurutze pare batean adi ibilita. Arriarango urtegitik Gaintzara ura garraiatzeko hoditeria lurpean dago, eta ur hartuneen tapak dira salatari.
Ibiltariak, nahi izatera, Baliarraineraino joanez osa dezake buelta. Aldapa pikoagoak ditu.
Alertze basoak ezkerrean eta intsinis pinudiak behean ditugula, 20 minuturako Bostaitzeta lepora (459m) iritsiko gara. Atsedenleku bat dago lehentxeago: hiru mahai luze eta ziburu bat, asko espero gabeko lekuan. Altzaga, Arama, Ordizia eta Beasain lerrokatuta begiztatzen dira handik behera.
Bostaitzeta ibilbidearen erdian dago. Han dago Baliarrainera jotzeko bidegurutzea (SL-Gi5). Aurrera jarraituko dugu, Gaintzara geratzen diren 1,5 kilometroei ekiteko. Ehiza-lekua da, eta aldamio garaietan kokatutako parapeto ilarak ikus daitezke bide ertzean aurrera.
Mendibil muinoa (482m) ezker aldeko xendatik saihestu, eta Gaztinatxoeta lepora iritsiko gara (465m), Altzaga eta Gaintza arteko muga. Harizti eta pagadi txikiak geratzen dira oraindik, konifera artean, jatorrizko basoen aztarna xume.
Abali auzora jaisteko bidea eskuinera utzi (Aramara 45 minutu, 3,8 km; Ordiziara 50 min), aldapatxoa igo (bideko bakanetakoa), eta Baliarrainen eta Orendainen begiratoki ederra eskaintzen du ibilbideak.
Ordu laurdenerako Gaintzako herrigunea begiz joko dugu. Errementari Berri alboko porlanezko bidetik Kale Txikira aterako gara (446m).