Bizikletarekin pareta jo duen gaztea larri zaurituta dago
14 urteko gazte legazpiar bat larri zaurituta dago, pasa den ostiralean bizikletarekin pareta jo eta buruan kolpe handia hartu baitzuen. Zabaldutako informazioaren arabera, bizikletako frenoak moztu zizkioten gazteari, eta aldapa behera joan eta pareta...
14 urteko gazte legazpiar bat larri zaurituta dago, pasa den ostiralean bizikletarekin pareta jo eta buruan kolpe handia hartu baitzuen. Zabaldutako informazioaren arabera, bizikletako frenoak moztu zizkioten gazteari, eta aldapa behera joan eta pareta jota zauritu da. Informazio horrek dioenez, Gipuzkoako Fiskaltzak diligentziak ireki ditu Legazpiko bi adin txikikoren aurka. Adiskideari eragindako kalteengatik lesio delitua leporatzen die Fiskaltzak bi gazteei. Bestalde, Hezkuntza Sailetik jakinarazi dutenez, protokolo bat irekiko dute gertatutakoa bulling kasua den aztertzeko.
Paretaren aurka jota buruan hartutako kolpe handiaren ondorioz larri zaurituta dago gaztea, Donostia ospitaletik jakinarazi dutenez. Datozen egunetan fiskalaren aurrean deklaratu beharko dute bi adin txikikoek.