Banatu dituzte txiste eta pasadizo onenen sariak
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatutako Txiste eta Pasadizo Idatzien XXI. lehiaketaren sariak banatu zituzten joan den ostegunean Barrenan. Legorretako Maruja Redondo ikasleak tableta bat irabazi zuen Kulero beltzak txistearengatik, eta Aitor...
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatutako Txiste eta Pasadizo Idatzien XXI. lehiaketaren sariak banatu zituzten joan den ostegunean Barrenan. Legorretako Maruja Redondo ikasleak tableta bat irabazi zuen Kulero beltzak txistearengatik, eta Aitor Calvillo AEKko kideak Zeraingo Oiharten egonaldia jaso zuen saritzat El Corte Ingles izeneko txistearengatik. Hirugarren saria Beasaingo iluntzeko taldeko ikasleek irabazi zuten (Ataungo Urbitarte sagardotegian bost lagunentzako afaria). Carlos Redondok kontatu zuen txistea denen izenean.