Aizkorriko Lagunen eta Aizkorri Aratz Parke Naturalaren Eguna igandean
Zegaman igande honetan bi egun ospatuko dituzte batera: XIII. Aizkorriko Lagunen Eguna eta Aizkorri Aratz Parke Naturalaren Eguna. Hori dela eta egitarau zabala prestatu dute iganderako, eta baita larunbaterako ere: Ekainak 30, larunbata 18:00etan - V...
Zegaman igande honetan bi egun ospatuko dituzte batera: XIII. Aizkorriko Lagunen Eguna eta Aizkorri Aratz Parke Naturalaren Eguna. Hori dela eta egitarau zabala prestatu dute iganderako, eta baita larunbaterako ere:
Ekainak 30, larunbata
- 18:00etan
– Vicente Guinearen (Elgoibar) “Animarbolak” ARGAZKI-ERAKUSKETAREN irekiera. – Tobera Musika Eskolako Zegamako txalaparta-joleek girotuta, gazta-pintxo eta edariak bertaratuentzat. -Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa ikusgai (sarrera doan).
Uztailak 1, igandea
- AIZKORRIKO LAGUNEN EGUNA eta AIZKORRI-ARATZ PARKE NATURALEKO eguna ospatuko da.
- 6:00etan
ZEGAMA-AIZKORRI-ZEGAMA mendi-irteera herriko plazatik abiatuta Amezti Mendi Elkartekoek gidatu eta lagunduta. - 9:30etan
SAN ADRIAN – AIZKORRI – SAN ADRIAN mendi-irteera Aldaolako aparkalekutik abiatuta, Zegamako Turismo Bulegokoen gidaritzapean. - 9:30etatik 11:00etara
“SAN ADRIAN KOBA , GURE HISTORIAKO GILTZARRI, NATURA-PARADISU” ibilaldi gidatua Aldaolako aparkalekutik abiatuta. - 10:00etatik 13:00etara
XILOTEKAREN IREKIERA eta bertako egurrak ukitzeko eta gertutik ezagutzeko aukera Imanol Artolaren eskutik Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroan. - 11:00etatik 14:00etara
AIZKORRIKO ATARIA INTERPRETAZIO ZENTROA bisitatzeko aukera dohainik (bakarka edo bertako gidek lagundutako bisitarekin) - 13:00etatik 15:00etara
EUSKO LABEL HEGALUZE eta SAGARDO DASTAKETA herriko plazan. - 16:00etatik 19:00etara
AIZKORRIKO ATARIA INTERPRETAZIO ZENTROA bisitatzeko aukera dohainik (bakarka edo bertako gidek lagundutako bisitarekin) - 16:30etatik 18:30etara
HAURRENTZAKO TAILER ETA JOLASAK Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroan. - 19:00etan
TXOKOLATADA eta BURUHANDIAK plazan.













