Antzizar kiroldegiko erabiltzaileekin batzarra egingo dute bihar
Antzizar kiroldegiko erabiltzaileek beraien kezkak argitu eta eguneroko erabileran egon daitezkeen arazoen berri emateko aukera izango dute, bihar arratsaldean egingo duten batzarrean. Udaleko kirol fundazioko lehendakaria, Asier Sarriegi, bertan iza...
Antzizar kiroldegiko erabiltzaileek beraien kezkak argitu eta eguneroko erabileran egon daitezkeen arazoen berri emateko aukera izango dute, bihar arratsaldean egingo duten batzarrean. Udaleko kirol fundazioko lehendakaria, Asier Sarriegi, bertan izango da. Batzarra 19:00etan izango da, Antzizar kiroldegian bertan.
Kirol fundazioak azaldu duenez, «erabiltzaileen behar eta arazoak identifikatu» nahi dituzte, eta horretarako, erabiltzaileen ekarpenak «zuzen-zuzenean» jaso nahi dituzte. Parte hartzeko aurrez eman behar da izena, kirola@beasain.net helbidera idatzita, 943 88 79 00 telefono zenbakira deituta edo Antzizarren bertan.













