Atez atekoaren aurka gaur ere bilduko dituzte sinadurak Lazkaon
Lazkao Birziklatuz izeneko taldeak gaur ere herritarren sinadurak bilduko ditu, Udalak onartua daukan atez ateko zabor bilketa sistemaren aurka. Gaur, 19:00etatik 20:15era, Areria parean eta Erosle ondoan egongo dira. Aurreko astean bi egunetan jarri z...
Lazkao Birziklatuz izeneko taldeak gaur ere herritarren sinadurak bilduko ditu, Udalak onartua daukan atez ateko zabor bilketa sistemaren aurka. Gaur, 19:00etatik 20:15era, Areria parean eta Erosle ondoan egongo dira. Aurreko astean bi egunetan jarri zuten mahaia plaza parean; ekimenekoek azaldu dutenez, «herritarrek eskatu dute kanpaina luzatzeko».













