Bi australiar fitxatu ditu Ampo Ordiziak
Ignas Darkintis harroin lituaniarraren fitxaketaren berri eman ondoren, beste bi jokalari fitxatu dituela jakinarazi du gaur Ordizia Rugby Elkarteak. Clinton Sills eta Phil Mathers dira jokalari horiek, biak australiarrak. Hiru laurdeneko lerroa eta bigarren lerroa indartzeko fitxatu ditu, Espainiako Ligan nabarmendu egingo direla uste du klubeko zuzendaritzak. Sillsek hiru laurdeneko lerroan jokatzen du. 20 urtez azpiko Australiako selekzioarekin aritu da, eta zazpiko errugbian selekzioa nagusiarekin jokatzen du. Jokalari bizkorra da, eta entsegu asko sartzeagatik nabarmentzen da. 22 urte ditu, 1,86ko altuera eta 92 kiloko pisua. Erdian, hegalean edo atzean joka dezake. Mathers mutil handiagoa da (1,98 eta 116 kilo), eta fisikoki dohain asko ditu. 25 urte izan arren, eskarmentu handiko errugbilaria da. Aurrelari lana bikain egiten du, eta alboko sakeen arlo guztiak menperatzen ditu.
Ignas Darkintis harroin lituaniarraren fitxaketaren berri eman ondoren, beste bi jokalari fitxatu dituela jakinarazi du gaur Ordizia Rugby Elkarteak. Clinton Sills eta Phil Mathers dira jokalari horiek, biak australiarrak. Hiru laurdeneko lerroa eta bigarren lerroa indartzeko fitxatu ditu, Espainiako Ligan nabarmendu egingo direla uste du klubeko zuzendaritzak.
Sillsek hiru laurdeneko lerroan jokatzen du. 20 urtez azpiko Australiako selekzioarekin aritu da, eta zazpiko errugbian selekzioa nagusiarekin jokatzen du. Jokalari bizkorra da, eta entsegu asko sartzeagatik nabarmentzen da. 22 urte ditu, 1,86ko altuera eta 92 kiloko pisua. Erdian, hegalean edo atzean joka dezake.
Mathers mutil handiagoa da (1,98 eta 116 kilo), eta fisikoki dohain asko ditu. 25 urte izan arren, eskarmentu handiko errugbilaria da. Aurrelari lana bikain egiten du, eta alboko sakeen arlo guztiak menperatzen ditu.














