Garagartza plazan egingo da bihar San Pedro bezperako erromeria
Zazpigarren urtez antolatu dute elkarlanean Ordiziako Udaleko Euskara sailak eta Hitzaro Euskara Elkarteak San Pedro bezperako erromeria. Bihar arratsalde-iluntze partean izango da euskal giroko festa horren ospakizuna Garagartza plazan. Seigarren pata...
Zazpigarren urtez antolatu dute elkarlanean Ordiziako Udaleko Euskara sailak eta Hitzaro Euskara Elkarteak San Pedro bezperako erromeria. Bihar arratsalde-iluntze partean izango da euskal giroko festa horren ospakizuna Garagartza plazan.
Seigarren patata-tortilla lehiaketarekin hasiko da eguneko festa. Bi maila bereiziko dituzte lehiaketan: batetik, norbanakoek aurkeztutako tortillarik onena aukeratuko da, eta bestetik, herriko elkarte eta tabernek aurkeztutako tortillarik onena. Tortillak 17:45erako eramatea komeni da, eta 18:00ak aldera hasiko dira epaimahaikideak lanean.
Dantzaldia eta sua
Lehiaketara aurkeztutako tortillekin pintxoak salduko dituzte antolatzaileek, eta sagardo upela ere jarriko dute. 19:00etan hasiko da dantza giroko erromeria, eta festari bukaera emateko sua piztuko dute, 22:00ak aldera.













