Hirigintza gaiak eta hiru mozio landuko dituzte Lazkaoko udalbatzarrean
Lazkaoko Udalbatzak bilkura egingo du, bihar, 19:30ean. CAFeko urbanizazio lanen obra-egiaztagaria, kiroldegiko lanen likidazioa eta Iturgaitzagako hirigintza-hitzarmena landuko dituzte. Mailegu aldaketa bat, eta abalak eman ahal izateko udal aurrekont...
Lazkaoko Udalbatzak bilkura egingo du, bihar, 19:30ean. CAFeko urbanizazio lanen obra-egiaztagaria, kiroldegiko lanen likidazioa eta Iturgaitzagako hirigintza-hitzarmena landuko dituzte. Mailegu aldaketa bat, eta abalak eman ahal izateko udal aurrekontu araudia aldatzea dira beste bi gai. LGTBQ kolektiboaren nazioarteko egunaren harira, ekonomi egoerari buruz eta Nafarroako konkistaren inguruko mozio bana ere aurkeztuko dituzte alderdiek.













