Kupela taldea, Egaña eta Lizaso gaur Lazkaon
Euskal Irrati Telebistak erromeriak antolatu ditu gaur-biharretarako, Lazkaon. Gaur, 21:00etan, Kupela taldeak joko du, eta tartean Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak ariko dira. Bihar, osteguna, 20:30ean hasita, beste erromeria bat izango...
Euskal Irrati Telebistak erromeriak antolatu ditu gaur-biharretarako, Lazkaon. Gaur, 21:00etan, Kupela taldeak joko du, eta tartean Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak ariko dira. Bihar, osteguna, 20:30ean hasita, beste erromeria bat izango da. Elegancia Mexicana taldeak mexikar kantuak joko ditu. Imuntzo eta Beloki trikitilari bikoak osatuko du emanaldia.













