Juan Mari Mujika aska dezatela eskatu dute CAFeko langileek
• Mujika espetxeratu egin dute CAFeko enpresa batzordeak deituta, ehundik gora langilek elkarretaratzea egin dute gaur Beasaingo lantegian, Juan Mari Mujika Kantxillu aska dezatela eskatzeko. Atzo atxilotu zuten Kantxillu Barkoxe inguruan (Zuberoa), ETAko kide izatea eta hainbat atentatu egiteko asmoa zuela leporatuta. Mujika ataundarra da jaiotzez, eta CAFeko langilea izan zen, harik eta 2008. urtean, Ipar Euskal Herrira joan zen arte. CAFeko enpresa batzordeak, “egoera politiko berri batean” gaudela gogorarazi du, eta testuinguru horretan, “atxiloketa politikoekin eta bestelako salbuespeneko araudiekin jarraitzea, guztiz ulertezina” dela. Gainera, jarrera hori “konponbidea nahi duen gehiengo baten norabidearen kontra” dagoela uste dute. Hala, Espainiako eta Frantziako gobernuei, “aro politiko berriak eskatzen duen maila eta erantzukizunarekin” jokatzen hasteko eskatu diete. Horretarako bidea, “eskubide guztien errespetuan oinarritutako politika eta araudien ezarpena, eta elkarrizketa, elkarrizketa eta elkarrizketa” direla nabarmendu dute.
• Mujika espetxeratu egin dute
CAFeko enpresa batzordeak deituta, ehundik gora langilek elkarretaratzea egin dute gaur Beasaingo lantegian, Juan Mari Mujika Kantxillu aska dezatela eskatzeko. Atzo atxilotu zuten Kantxillu Barkoxe inguruan (Zuberoa), ETAko kide izatea eta hainbat atentatu egiteko asmoa zuela leporatuta. Mujika ataundarra da jaiotzez, eta CAFeko langilea izan zen, harik eta 2008. urtean, Ipar Euskal Herrira joan zen arte.
CAFeko enpresa batzordeak, “egoera politiko berri batean” gaudela gogorarazi du, eta testuinguru horretan, “atxiloketa politikoekin eta bestelako salbuespeneko araudiekin jarraitzea, guztiz ulertezina” dela. Gainera, jarrera hori “konponbidea nahi duen gehiengo baten norabidearen kontra” dagoela uste dute. Hala, Espainiako eta Frantziako gobernuei, “aro politiko berriak eskatzen duen maila eta erantzukizunarekin” jokatzen hasteko eskatu diete. Horretarako bidea, “eskubide guztien errespetuan oinarritutako politika eta araudien ezarpena, eta elkarrizketa, elkarrizketa eta elkarrizketa” direla nabarmendu dute.