Hiru hilabete eta gero, konponbidea urrun
«Hasieratik argi genuen gogorra izango zela. Badakigu noren aurka ari garen; CAF dorre handi bat da eta gu oso txikiak gara. Baina helburua garbi dugu eta bukaeraraino iristeko prest gaude». Greba mugagabean dauden CAFeko garbitzaileetako baten hitzak dira. Greba horrek, hiru hilabete egingo ditu hilaren 10ean, eta egoera gogorra bada ere, indartsu daudela diote. Tarte horretan gorabehera asko izan dira, eta esperantza galtzen ez badute ere, «konponbidea urrun» ikusten dute oraindik. Pasa den astetik, kanping dendak hartu eta CAFeko sarreran akanpada egiten ari dira; Cafpamentua deitu diote. Umorerik ez dute galdu, baina greban dauden 28 langile horietako bakoitzaren atzean, historia gordin bat ezkutatzen da. Lotutako albisteak: • CAFeko garbitzaileek manifestazioa egin dute, konponbidea eskatzeko [2012-05-18] • CAFeko garbitzaileek hilabete egingo dute greba mugagabean [2012-05-08] Kanping dendetan protestan dauden langileetako bat da Beatriz Muñoz. Horrelako greba batek asko nekatzen duela dio, baina «elkarren babesarekin eta familiaren laguntzarekin» aurre egiten diotela. Grebak, azkenean, familia osoari eragiten diola azaldu du, eta «nahi gabe ere, familia osoa inplikatu» egiten dela. Akanpadarekin, «jendearen atentzioa» erakarri dutelakoan daude, baina «inor ez zaigu gerturatzen, azkenean bakoitzak bereari begiratzen dio». Alde horretatik, badu arantza bat sartuta Muñozek. «Herriaren eta langileen aldetik babes handiagoa espero genuen». Jose Luis Garridoren ustez, «jendea benetan [...]
«Hasieratik argi genuen gogorra izango zela. Badakigu noren aurka ari garen; CAF dorre handi bat da eta gu oso txikiak gara. Baina helburua garbi dugu eta bukaeraraino iristeko prest gaude». Greba mugagabean dauden CAFeko garbitzaileetako baten hitzak dira. Greba horrek, hiru hilabete egingo ditu hilaren 10ean, eta egoera gogorra bada ere, indartsu daudela diote. Tarte horretan gorabehera asko izan dira, eta esperantza galtzen ez badute ere, «konponbidea urrun» ikusten dute oraindik. Pasa den astetik, kanping dendak hartu eta CAFeko sarreran akanpada egiten ari dira; Cafpamentua deitu diote. Umorerik ez dute galdu, baina greban dauden 28 langile horietako bakoitzaren atzean, historia gordin bat ezkutatzen da.
• CAFeko garbitzaileek manifestazioa egin dute, konponbidea eskatzeko [2012-05-18]
• CAFeko garbitzaileek hilabete egingo dute greba mugagabean [2012-05-08]
Kanping dendetan protestan dauden langileetako bat da Beatriz Muñoz. Horrelako greba batek asko nekatzen duela dio, baina «elkarren babesarekin eta familiaren laguntzarekin» aurre egiten diotela. Grebak, azkenean, familia osoari eragiten diola azaldu du, eta «nahi gabe ere, familia osoa inplikatu» egiten dela.
Akanpadarekin, «jendearen atentzioa» erakarri dutelakoan daude, baina «inor ez zaigu gerturatzen, azkenean bakoitzak bereari begiratzen dio». Alde horretatik, badu arantza bat sartuta Muñozek. «Herriaren eta langileen aldetik babes handiagoa espero genuen». Jose Luis Garridoren ustez, «jendea benetan ez da ohartzen zer nolako eskubide urraketak egiten ari diren. Badirudi norberari tokatu arte ez dela inor mugitzen, baina denoi gerta daki- guke horrelako zerbait».
Sindikatuekin minduta
Gainontzeko sindikatuen jarrerarekin ere minduta agertu dira. «CCOO hasieratik kokatu zen protestatik kanpo. Haiek ere indar pixka bat egin balute, eta denak batera joan, zer edo zer» lortu zuketela dio Muñozek. Hasieran LAB sindikatua izan zuten bidelagun, baina enpresak egindako azken eskaintza onartzea erabaki zuten zazpi afiliatutatik seik. Beste batek, Juan Jose Artolak, grebarekin jarraitzea erabaki du. Garridoren arabera, «min handia egin digu LABek greba utzi izanak, kolpe handia izan da, eta indarra galdu dugu». Hala ere, ELAko 27 langilek eta LABeko batek jarraitzen dute grebarekin, eta «elkartuta eta borrokan jarraitzeko prest» daude.
Protestan zehar «momentu txar asko» bizi izan badituzte ere, esperantzarik ez dute galtzen. Muñozek dionez, bilera bat dagoen bakoitzean «ilusioa berpiztu» egiten zaio. «Ea oraingoan, pentsatzen dut; gero, ordea, askotan ostiko handiak hartzen dira». Une honetan, enpresaren erantzunaren zain daude. «Idatzi bat aurkeztu genien, bai CAFi eta baita azpikontratatutako bi enpresei ere. Hori onartzen badute, ados jarriko gara eta greba utziko dugu». Baina momentuz ez dute erantzunik jaso; Garridok uste du «testua aztertzen» ariko direla, baina gainontzeko langileak ez dira horren baikorrak. «Uztailean gaude eta abuztua gainean dugu; ez dugu uste iraila baino lehen ezer konponduko denik». Aldarrikapenak lortu ala ez, behintzat «kontzientzia lasai» izango dutela azaldu dute, «gure esku zegoen dena egin dugulako».
Enpresa aldaketek eta langileen zatiketak
markatu du urtebeteko lan gatazka
DCAFeko garbitzaileen lan gatazka 2011n hasi zen. Gipuzkoako garbikuntza sektoreko hitzarmena sinatu gabe zegoen artean –hala dirau oraindik– eta langileek hitzarmen propioa izateko aukera ikusi zuten. Baina CAFek azpikontratatuta duen 1ne garbiketa enpresarekin zuten negoziazioak gora behera ugari izan ditu geroztik. Aurtengo otsailean, Espainiako Gobernuak lan erreforma onartu zuenean, are gehiago okertu zen egoera. 1ne enpresak lan erreforma berriak ezartzen zituen baldintzetan negoziatu nahi izan zuen hitzarmena, baina langileek uko egin zioten horri.
Martxoan 8 greba egun deitu zituzten, baina eraginik izan ez zutela ikusita, apirilaren 10ean greba mugagabea hasi zuten. Apirilaren 30ean, 1ne enpresak CAF utziko zuela esan zien, eta garbiketako langileak, hiru enpresatan banatu zituzten, UNI2, EULEN eta Garbiketa. Astebete geroago, CAFek UNI2ekin zuen kontratua eten egin zuen, eta langileak beste bietan birkokatu zituzten.














