Abiatu dira 2 Handietako korrikalariak
Gaueko 23:00etan puntuan irten dura 2 handietako korrikalariak. Kaleak jendez beteta zeuden eta herritarren txaloek lagundu diete lehen metroetan.
Antolatzaileek Txindokira ez igotzeko erabakia hartu dute eguraldiagatik arriskutsua izan daitekeelako.
Ehunmilak lasterketari dagokionez, Aitor Lealek jarraitzen du lehen postuan. 4:44:10 denbora egin du Madarixako kontrol gunean. Manuel Merillasek egin du bigarren kontrol gune berean.













