


16 sari banatu dituzte guztira, Urretxuko udaletxean egin den ekitaldian; saritu bakoitzari 50 euroko dirusaria, diploma eta landare bana eman zaio.

Zaldibiako Gailurrerantz mendi elkarteak Pirinioetara irteera egingo du, uztailaren 21ean eta 22an, Sallent-etik Respomuso aterpetxera. Izena astelehenerako eman behar da (35 euro langabetuek, 45 langileek). Bi egunetako bazkariak norberak eraman behar...

EITBk Lazkaon grabatu zuen bigarren erromeria igandean emango dute, ETB-1en, 22:00etan. Hilaren 28ko saioa bi ataletan banatuko dute. Igandean Elegancia Mexicana taldearena emango dute.

Beasain futbol taldea ari da dagoeneko datorren denboraldirako prestatzen. Astelehen honetan egingo dute taldearen aurkezpen ofiziala, aurre denboraldiari hasiera ematearekin batera. Aurten baja garrantzitsuak ditu Beasainek, hainbat jokalarik utziko baitute taldea. Tartean daude Gernikak fitxatutako hiru jokalariak, Artola, Urkizu eta Kolo, eta Levante B taldean ariko den Ander Olaizola. Baina baja horiei aurre egiteko, hainbat jokalari ekarriko dituzte. Egunotan, Beasainen jokatuko duten bi jokalari berriren izenak zabaldu dira sarean. Horietako bat, Aritz Elustondo izango da, Realean jokatzen duen Gorka Elustondoren anaia; 18 urte ditu, eta Sansek utzita etorriko da. Bigarren jokalariak ere badu lotura Realarekin. Zuhaitz Gurrutxaga elgoibartarra da, Realaren lehen taldearekin jokatutakoa, eta azken urteak Real Union eta Leioa taldeetan egin dituena. Beasainek astelehen honetan aurkeztuko du taldea, 19:30ean, Loinatz zelaian. Aurre denboraldiari hasiera eman eta aurreneko entrenamendu saioa egingo dute. Aurten egin duten lan onaren ondoren, datorren denboraldiari begira “taldea ilusioz beteta” dagoela azaldu du klubak.

Abiadura Handiko Trenaren lanak «aurreikusitako erritmoan» egiten ari dira, eta 2016rako bukatuta izango dituzte. Hala jakin arazi zuen atzo Iñaki Arriola garrio eta herri lan sailburuak, hainbat legebiltzarkiderekin batera, Goierriko hiru zatitako lanak ikusteko egindako bisitan. Ordizia eta Itsasondo arteko zatiaz gain, Beasain ekialdean ere bukatu dituzte dagoeneko lanak, eta Beasain mendebaldea zatikoak, abendurako bukatuta izatea espero dute. Dagoeneko bukatuta dauden bi zatiek, bost kilometroko bidea osatzen dute, Beasaingo Loinatz auzotik, Itsasondo eta Legorreta artean dagoen Berostegi auzora bitartean. Tarte horren zatirik handiena, %80 inguru, lurpean dago eginda –tartean bi kilometroko luzeera duen tunela, Beasainen–. Bi zubi ere badaude, Mariaratzekoa (111 metro) eta Zubinakoa (144 metro). Bi zati horiek, 95 milioi euroko aurrekontua izan dute. Euskal Trenbide Sareko arduradunek azaldu dutenez, «obra zibila bukatuta» dago, orain falta dena, trenbidearen errailak eta gainontzeko baliabideak jartzea da, «baina hori Adifek egingo du». Goierrin bukatuta dauden bi zati horiek bisitatu ondoren, Iñaki Arriola sailburuak, «lanak erritmo onean» egiten ari direla azaldu zuen, eta horrek, «Gipuzkoako zatia 2016rako bukatzeko jarri genuen helburua berretsi» egiten duela. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren ardurapean dagoen Bergara eta Donostia arteko zatiko lan guztiak martxan izango dituzte abuzturako. Mendebaldeko zatia, laster Falta den zatian, Beasain mendebaldea izenekoan, 600 metroko luzeera duen Ittolako zubia da azpiegitura nagusia. Dagoeneko zubiaren egitura osoa jarrita dago, bai zutoinak [...]



Gaur arratsaldean egin duten kontzertuan, haurrek udalekuetan ikasi duten guztia praktikan jartzeko aukera izan dute; zirkua gai hartuta antzerkia, dantza eta musika uztartu...

Pablo Lasoren, Juan Luis Fuentesen eta Xesco Esparren gidaritzapean saskibaloian, futbolen eta eskubaloian sakontzeko aukera izango dute, parte hartu nahi duten gazte...

Zaldibiako herrigunearen goialdean dagoen Txamarretxe auzoan bihar ospatuko dute bertako festa. Urtero-urtero, joan deneko bi hamarkadetan, uztaileko hirugarren asteburuan antolatu ohi dute auzotarrek egitaraua. Aurten, ikuskari eta egiteko guztiak larunbat iluntzean bildu dituzte. Bihar arratsaldeko zazpietan hasiko da festa-giroa Txamarretxen. Iztueta dantza taldeko haurrek emanaldia egingo dute aurrena. Taldea sortu zutela hamabost urte bete dira, eta auzotarrek gogoan izan dute urtemuga, egitarauan zoriondu baitute. Toka txapelketak jarraituko du, 19:30ean. Izena ordu erdi lehenagotik eman ahalko da. Ondoren, urteroko usadioan, Arretxe jatetxekoek ardoa banatuko dute, eta Larrartek sagardoa jarriko dute, han diren guztientzat. Gazte Festak batuko zaizkio Atzodanik Zaldibian ospatzen ari den beste ospakizun batek ere elikatuko du Txamarretxeko festa. Gazte Festen 15. aldia da, bihar arte. Gazteek, haien egitarauan aintzat hartu dute auzoa, eta bihar 19:00etan Txamarretxera joango dira, mozorrotuta. Jolasak egingo dituzte gero. Auzoko egitarauarekin jarraituz, 20:30ean bertsolariak ariko dira kantuan: Alaia Martin oiartzuarra eta Nerea Elustondo legazpiarra gonbidatu dituzte. Festa bukatzeko, Arretxe jatetxean afaria egingo dute auzotarrek, 21:00etan. Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariek, eta bertsolariek girotuko dute gaua. Sasipilotariko finalistak Gazte Festen barruan, Zaldibiako Sasipilotari txapelketa herrikoiko finalak gaur dira, 18:00etan. Mutilen finala, buruz buru, Eneko Aristi Bixu-k eta Mikel Gantzarain Bixki-k jokatuko dute. Nesketan, binaka, Libe Sukia-Maddi [...]

Beasaingo Udaltzaingoak kanpaina berria jarriko du martxan datorren astean, ibilgailuek eta gidariek, dokumentazioa egunean eta behar den bezala daramatela ziurtatzeko. Udaltzaingoak azaldu duenez, hilaren 16tik 20ra artean egingo dute kanpaina hori, e...

Eskola garaitik dabil atletismoan Alazne Furundarena abiadura-lasterkaria (Ordizia, 1989). Federatuta daramatzan hamar bat urteetan pixkanaka-pixkanaka egin du gora haren mailak, eta promesetan inguruko txapelketa gehienak irabazita, maila gorenean aritu da aurten. Venezuelan izan zen ekainean, eta Finlandian uztail hasieran, Espainiako selekzioarekin. Gipuzkoako inoizko abiadura-lasterkari onenak umiltasunez hitz egiten du, eta pistan erakusten du bere balioa. Hobetetzeko tartea baduela uste du, eta nola ez, Olinpiar Jokoetan parte hartzea gustatuko litzaioke, «oso-oso zaila» iruditzen zaion arren. Denboraldi luzea daramazu, baina txapelketek ez dute etenik. Asteburuan Euskadiko Txapelketan parte hartuko duzu Durangon. Zer gorputzaldirekin zoaz? Markaren bat ontzea da nire helburua. Entrenatzen-eta gustura ari naiz, eta Ion Etxeberria entrenatzaileak esaten dit marka on bat egiteko moduan nagoela. Ea ateratzen den, eta ea eguraldiak laguntzen duen. Larunbatean [bihar] 100 metrokoan ariko naiz, eta igandean [etzi] 200ekoan. Atletek markak aipatzen dituzue beti, baina bi probetan irabazle izateko hautagaia zara. Zergatik bereizi ohi izaten duzue hori? Azkenean markak hobetzea izaten da atleton helburua. Entrenamendu onak egiten baditugu txapelketetan markak ontzea da gure nahia, horrek esan nahi baitu bilakera ona izaten ari garela. Eta txapelketa, bada bai, behin hasita irabazi egin nahi nuke. Maitane Iruretagoiena eta bion artean egongo da, eta badakit ez dizkidala gauzak erraz jarriko. [...]

Ordiziako Mendizaleak elkartekoak gaur arratsaldean abiatuko dira Pirinioetako Tena bailara aldera, 16:00etan. Bihar goizean, Formigal herritik Gran Facha mendira (3.005 metro) igotzeko asmoa dute, eta etzi itzuliko dira herrira.