AHTk Beasainen egingo duen ibilbide osoa abendurako bukatu nahi dute
Abiadura Handiko Trenaren lanak «aurreikusitako erritmoan» egiten ari dira, eta 2016rako bukatuta izango dituzte. Hala jakin arazi zuen atzo Iñaki Arriola garrio eta herri lan sailburuak, hainbat legebiltzarkiderekin batera, Goierriko hiru zatitako lanak ikusteko egindako bisitan. Ordizia eta Itsasondo arteko zatiaz gain, Beasain ekialdean ere bukatu dituzte dagoeneko lanak, eta Beasain mendebaldea zatikoak, abendurako bukatuta izatea espero dute. Dagoeneko bukatuta dauden bi zatiek, bost kilometroko bidea osatzen dute, Beasaingo Loinatz auzotik, Itsasondo eta Legorreta artean dagoen Berostegi auzora bitartean. Tarte horren zatirik handiena, %80 inguru, lurpean dago eginda –tartean bi kilometroko luzeera duen tunela, Beasainen–. Bi zubi ere badaude, Mariaratzekoa (111 metro) eta Zubinakoa (144 metro). Bi zati horiek, 95 milioi euroko aurrekontua izan dute. Euskal Trenbide Sareko arduradunek azaldu dutenez, «obra zibila bukatuta» dago, orain falta dena, trenbidearen errailak eta gainontzeko baliabideak jartzea da, «baina hori Adifek egingo du». Goierrin bukatuta dauden bi zati horiek bisitatu ondoren, Iñaki Arriola sailburuak, «lanak erritmo onean» egiten ari direla azaldu zuen, eta horrek, «Gipuzkoako zatia 2016rako bukatzeko jarri genuen helburua berretsi» egiten duela. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren ardurapean dagoen Bergara eta Donostia arteko zatiko lan guztiak martxan izango dituzte abuzturako. Mendebaldeko zatia, laster Falta den zatian, Beasain mendebaldea izenekoan, 600 metroko luzeera duen Ittolako zubia da azpiegitura nagusia. Dagoeneko zubiaren egitura osoa jarrita dago, bai zutoinak [...]
Abiadura Handiko Trenaren lanak «aurreikusitako erritmoan» egiten ari dira, eta 2016rako bukatuta izango dituzte. Hala jakin arazi zuen atzo Iñaki Arriola garrio eta herri lan sailburuak, hainbat legebiltzarkiderekin batera, Goierriko hiru zatitako lanak ikusteko egindako bisitan. Ordizia eta Itsasondo arteko zatiaz gain, Beasain ekialdean ere bukatu dituzte dagoeneko lanak, eta Beasain mendebaldea zatikoak, abendurako bukatuta izatea espero dute.
Dagoeneko bukatuta dauden bi zatiek, bost kilometroko bidea osatzen dute, Beasaingo Loinatz auzotik, Itsasondo eta Legorreta artean dagoen Berostegi auzora bitartean. Tarte horren zatirik handiena, %80 inguru, lurpean dago eginda –tartean bi kilometroko luzeera duen tunela, Beasainen–. Bi zubi ere badaude, Mariaratzekoa (111 metro) eta Zubinakoa (144 metro). Bi zati horiek, 95 milioi euroko aurrekontua izan dute. Euskal Trenbide Sareko arduradunek azaldu dutenez, «obra zibila bukatuta» dago, orain falta dena, trenbidearen errailak eta gainontzeko baliabideak jartzea da, «baina hori Adifek egingo du».
Goierrin bukatuta dauden bi zati horiek bisitatu ondoren, Iñaki Arriola sailburuak, «lanak erritmo onean» egiten ari direla azaldu zuen, eta horrek, «Gipuzkoako zatia 2016rako bukatzeko jarri genuen helburua berretsi» egiten duela. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren ardurapean dagoen Bergara eta Donostia arteko zatiko lan guztiak martxan izango dituzte abuzturako.
Mendebaldeko zatia, laster
Falta den zatian, Beasain mendebaldea izenekoan, 600 metroko luzeera duen Ittolako zubia da azpiegitura nagusia. Dagoeneko zubiaren egitura osoa jarrita dago, bai zutoinak eta baita errepideari eusteko oinarriak ere. Gudugarreta auzo pareko tunelarekin lotura egin eta asfaltatzea besterik ez da falta. Ittolako eta Zabalondoko zubiez gain, Arriaran (467 metro) eta Solozarreta (750 metro) tunelak ere egingo dituzte. Zati horrek, 43 milioi euroko aurrekontua izango du.
Horrenbestez, Goierrin egitekoak diren AHTren zazpi zatietatik bost gelditzen dira egiteko. Batetik Legorretako zatia, eta bestetik, atzo aurkeztutako zatiaren jarraipena den Beasain mendebaldea, Ezkio-Itsaso, eta Ezkio eta Antzuola arteko bi zatiak. Horiek, eta Gipuzkoan egitekoak diren gainontzeko zati guztiak, urtea bukatu aurretik martxan izango direla azaldu dute Euskal Trenbide Sareko arduradunek.
Euskal Y sarearen eta Nafarroako korridorearen arteko loturari buruz galdetuta, hurrengo lanetako bat «Ezkio-Itsasoko geltokia garatzea» izango dela azaldu zuen Arriolak, hori izango baita «Nafarroako zatiarekiko eta Mediterraneoko ardatzarekiko lotura» egingo duena.













