Aitor Leal da lasterketa burua Elosutik igaro ondoren
Aitor Leal Irastorza irundarra da Ehunmilak lastketako buru une honetan. Antolatzaileen webgunean ikus daitekeenez, Elosuko gaina 3 ordu eta 12 minutuko denboran zeharkatu du. Atzetik, Luis Carlos Mota (3:19:06), Felipe Artigue (3:19:10) eta Manuel Merillas Moledo (3:19:54) ditu, hauek ere gain bera igarota. Lealek tartea handitu du Zumarragatik eta Urretxutik igaro ondoren, eta Elosuko igaroaldian bigarrenarekiko zazpi minutuko aldearekin igaro da.
23:00etan 2 Handiak lasterketari hasiera emango diote Beasainen. Bigarren lasterketa honetako lehen korrikalaria bihar 10:40 aldera iritsi daitekeela aurreikusi dute.













