Ehunmiliakerako eta Goierriko 2 Handietarako dortsalak banatu dituzte
[jarraipen berezia] Atzo arratsaldean hasi eta gaur goizean jarraitu dute dortsalen banaketarekin. Ehunmiliak proba egingo dutenek ia jaso dute, eta G2H egingo duten azkenek arratsaldean dute dortsala jasotzeko azken aukera. Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiak lasterketak gaur hasiko dira. Antolakuntzako kideek, parte hartzaileek motxiletan beharrezko guztia dutela ziurtatu dute eta dagoeneko Beasaingo kaleetan bakarren bat gora eta behera dabil, lasterketaren irteera ordua noiz iritsiko. Eguerdian pasta partya izan dute Igartza jauregian, eta arratsaldeko 18:00etan emango diote hasiera lasterketa luzeari. Motza, 80 kilometrotik gorakoa, 23:00etan hasiko da.
GOIERRIKO HITZAK bi lasterketen inguruko jarraipen berezia egingo du.
informazio gehiago
Erlazionatutako edukiaEhunmilak 2012













