Gidariek dokumentazioa egunean dutela ziurtatzeko kanpaina egingo dute
Beasaingo Udaltzaingoak kanpaina berria jarriko du martxan datorren astean, ibilgailuek eta gidariek, dokumentazioa egunean eta behar den bezala daramatela ziurtatzeko. Udaltzaingoak azaldu duenez, hilaren 16tik 20ra artean egingo dute kanpaina hori, e...
Beasaingo Udaltzaingoak kanpaina berria jarriko du martxan datorren astean, ibilgailuek eta gidariek, dokumentazioa egunean eta behar den bezala daramatela ziurtatzeko. Udaltzaingoak azaldu duenez, hilaren 16tik 20ra artean egingo dute kanpaina hori, eta arau-hausteen kasuan, salaketa jarri eta delitua egongo balitz, beharrezko eginbideak zabalduko dituzte.













