Hasi da Ehunmiliak 2012
[jarraipen berezia] 193 korrikalarik eman diote hasiera Ehunmilak lasterketaren 2012 3. edizioari. Aurreskua, bertsoak eta Vangelis taldearen Paradisuaren konkista filmeko kanta bozgorailuetatik entzun ahal izan dira, jada ohitura bihurtu den kontaketa herritarraren aurretik. 10-9-8…. herritarrek oihukatu dituzte zenbakiak, eta 0-ra iristean, korrikalariak abiatu egin dira, txalo zaparrada batek inguratuta.
Lasterketaren aurretik antolatzaileek aditzera eman dutenez, eguraldi iragarpenen arabera, bi ordu barru euria egingo du eta tenperaturen jaitsiera bat ere emango da.
• Ikusi Ehunmiliak 2012 argazki galeria













