Zaldibiako Txamarretxen urteko festa ospatuko dute bihar
Zaldibiako herrigunearen goialdean dagoen Txamarretxe auzoan bihar ospatuko dute bertako festa. Urtero-urtero, joan deneko bi hamarkadetan, uztaileko hirugarren asteburuan antolatu ohi dute auzotarrek egitaraua. Aurten, ikuskari eta egiteko guztiak larunbat iluntzean bildu dituzte. Bihar arratsaldeko zazpietan hasiko da festa-giroa Txamarretxen. Iztueta dantza taldeko haurrek emanaldia egingo dute aurrena. Taldea sortu zutela hamabost urte bete dira, eta auzotarrek gogoan izan dute urtemuga, egitarauan zoriondu baitute. Toka txapelketak jarraituko du, 19:30ean. Izena ordu erdi lehenagotik eman ahalko da. Ondoren, urteroko usadioan, Arretxe jatetxekoek ardoa banatuko dute, eta Larrartek sagardoa jarriko dute, han diren guztientzat. Gazte Festak batuko zaizkio Atzodanik Zaldibian ospatzen ari den beste ospakizun batek ere elikatuko du Txamarretxeko festa. Gazte Festen 15. aldia da, bihar arte. Gazteek, haien egitarauan aintzat hartu dute auzoa, eta bihar 19:00etan Txamarretxera joango dira, mozorrotuta. Jolasak egingo dituzte gero. Auzoko egitarauarekin jarraituz, 20:30ean bertsolariak ariko dira kantuan: Alaia Martin oiartzuarra eta Nerea Elustondo legazpiarra gonbidatu dituzte. Festa bukatzeko, Arretxe jatetxean afaria egingo dute auzotarrek, 21:00etan. Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariek, eta bertsolariek girotuko dute gaua. Sasipilotariko finalistak Gazte Festen barruan, Zaldibiako Sasipilotari txapelketa herrikoiko finalak gaur dira, 18:00etan. Mutilen finala, buruz buru, Eneko Aristi Bixu-k eta Mikel Gantzarain Bixki-k jokatuko dute. Nesketan, binaka, Libe Sukia-Maddi [...]
Zaldibiako herrigunearen goialdean dagoen Txamarretxe auzoan bihar ospatuko dute bertako festa. Urtero-urtero, joan deneko bi hamarkadetan, uztaileko hirugarren asteburuan antolatu ohi dute auzotarrek egitaraua. Aurten, ikuskari eta egiteko guztiak larunbat iluntzean bildu dituzte.
Bihar arratsaldeko zazpietan hasiko da festa-giroa Txamarretxen. Iztueta dantza taldeko haurrek emanaldia egingo dute aurrena. Taldea sortu zutela hamabost urte bete dira, eta auzotarrek gogoan izan dute urtemuga, egitarauan zoriondu baitute.
Toka txapelketak jarraituko du, 19:30ean. Izena ordu erdi lehenagotik eman ahalko da. Ondoren, urteroko usadioan, Arretxe jatetxekoek ardoa banatuko dute, eta Larrartek sagardoa jarriko dute, han diren guztientzat.
Gazte Festak batuko zaizkio
Atzodanik Zaldibian ospatzen ari den beste ospakizun batek ere elikatuko du Txamarretxeko festa. Gazte Festen 15. aldia da, bihar arte. Gazteek, haien egitarauan aintzat hartu dute auzoa, eta bihar 19:00etan Txamarretxera joango dira, mozorrotuta. Jolasak egingo dituzte gero.
Auzoko egitarauarekin jarraituz, 20:30ean bertsolariak ariko dira kantuan: Alaia Martin oiartzuarra eta Nerea Elustondo legazpiarra gonbidatu dituzte. Festa bukatzeko, Arretxe jatetxean afaria egingo dute auzotarrek, 21:00etan. Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariek, eta bertsolariek girotuko dute gaua.
Sasipilotariko finalistak
Gazte Festen barruan, Zaldibiako Sasipilotari txapelketa herrikoiko finalak gaur dira, 18:00etan. Mutilen finala, buruz buru, Eneko Aristi Bixu-k eta Mikel Gantzarain Bixki-k jokatuko dute.
Nesketan, binaka, Libe Sukia-Maddi Mendizabal eta Janire Lopez-Goizane Irastortza ariko dira.













