Zuhaitz Gurrutxagak eta Aritz Elustondok Beasainen jokatuko dute aurten
Beasain futbol taldea ari da dagoeneko datorren denboraldirako prestatzen. Astelehen honetan egingo dute taldearen aurkezpen ofiziala, aurre denboraldiari hasiera ematearekin batera. Aurten baja garrantzitsuak ditu Beasainek, hainbat jokalarik utziko baitute taldea. Tartean daude Gernikak fitxatutako hiru jokalariak, Artola, Urkizu eta Kolo, eta Levante B taldean ariko den Ander Olaizola. Baina baja horiei aurre egiteko, hainbat jokalari ekarriko dituzte. Egunotan, Beasainen jokatuko duten bi jokalari berriren izenak zabaldu dira sarean. Horietako bat, Aritz Elustondo izango da, Realean jokatzen duen Gorka Elustondoren anaia; 18 urte ditu, eta Sansek utzita etorriko da. Bigarren jokalariak ere badu lotura Realarekin. Zuhaitz Gurrutxaga elgoibartarra da, Realaren lehen taldearekin jokatutakoa, eta azken urteak Real Union eta Leioa taldeetan egin dituena. Beasainek astelehen honetan aurkeztuko du taldea, 19:30ean, Loinatz zelaian. Aurre denboraldiari hasiera eman eta aurreneko entrenamendu saioa egingo dute. Aurten egin duten lan onaren ondoren, datorren denboraldiari begira “taldea ilusioz beteta” dagoela azaldu du klubak.
Beasain futbol taldea ari da dagoeneko datorren denboraldirako prestatzen. Astelehen honetan egingo dute taldearen aurkezpen ofiziala, aurre denboraldiari hasiera ematearekin batera. Aurten baja garrantzitsuak ditu Beasainek, hainbat jokalarik utziko baitute taldea. Tartean daude Gernikak fitxatutako hiru jokalariak, Artola, Urkizu eta Kolo, eta Levante B taldean ariko den Ander Olaizola. Baina baja horiei aurre egiteko, hainbat jokalari ekarriko dituzte.
Egunotan, Beasainen jokatuko duten bi jokalari berriren izenak zabaldu dira sarean. Horietako bat, Aritz Elustondo izango da, Realean jokatzen duen Gorka Elustondoren anaia; 18 urte ditu, eta Sansek utzita etorriko da. Bigarren jokalariak ere badu lotura Realarekin. Zuhaitz Gurrutxaga elgoibartarra da, Realaren lehen taldearekin jokatutakoa, eta azken urteak Real Union eta Leioa taldeetan egin dituena.
Beasainek astelehen honetan aurkeztuko du taldea, 19:30ean, Loinatz zelaian. Aurre denboraldiari hasiera eman eta aurreneko entrenamendu saioa egingo dute. Aurten egin duten lan onaren ondoren, datorren denboraldiari begira “taldea ilusioz beteta” dagoela azaldu du klubak.














