Alazne Furundarenak, bitik bi
Alazne Furundarena atleta ordiziarrak Euskadiko abiadura-lasterkari onena dela erakutsi du asteburuan Durangon. Furundarenak 100 eta 200 metroko probak erraz antzean irabazi zituen Euskadiko Atletismo Txapelketan. 100 metrokoan, larunbatean, bere marka...
Alazne Furundarena atleta ordiziarrak Euskadiko abiadura-lasterkari onena dela erakutsi du asteburuan Durangon. Furundarenak 100 eta 200 metroko probak erraz antzean irabazi zituen Euskadiko Atletismo Txapelketan. 100 metrokoan, larunbatean, bere markarik onena berdindu zuen finalean (11:79), eta 200 metrokoan, igandean, sekulako denbora egin zuen finalean (24:01), bere marka pertsonala 13 ehunenekotan onduz, baina haize gehiegi izan zuenez alde (+3), marka horrek ez du baliorik. Furundarenak Atletico San Sebastian kluba ordezkatu zuen. Bi proba horietan hirugarren izan zen Txindoki Atletismo Taldeko Janire Agirre.
Realarekin ari den Eñaut Gereñu ordiziarrak, berriz, bosgarren postuan bukatu zuen 100 metroko proba (11:12), eta brontzezko domina lortu zuen 200ekoan (22:18).
Agirrezabal 1.500ekoan irabazle
Bestalde, eta iraupen erdiko probari entzutetsuenean, 1.500eko proban, Txindoki Atletismo Taldeko Eneko Agirrezabal segurarrak jantzi zuen Euskadiko txapela, 3:54:67ko denbora eginda. Agirrezabalek hiru segundu pasako alde atera zion bigarrenari, Aloña-Mendiko Sergio Garciari.