Komunikazioan eta euskararen erabilera sustatzeko ekimenetan «hobetu» behar duela esan du udal gobernuak
2011-2015 legealdiko lehenengo urtekoa igarota balorazioa egin du Urretxuko EAJ alderdiak
Alazne Furundarena atleta ordiziarrak Euskadiko abiadura-lasterkari onena dela erakutsi du asteburuan Durangon. Furundarenak 100 eta 200 metroko probak erraz antzean irabazi zituen Euskadiko Atletismo Txapelketan. 100 metrokoan, larunbatean, bere marka...
Berria.info– Beasaingo CAF Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles enpresak enplegua erregulatzeko espedientea zabaldu du Zaragozan (Espainia) duen egoitzan. Neurria behin-behinekoa da, eta 582 behargini eragingo die Espedientearen arabera, langil...
Iazko otsailean hasi ziren Goierri Berrikuntza Gunean Lortek ikerkuntza enpresaren eraikin berria egiteko lanak, eta gaur, uztailak 16 egin dute inaugurazio ekitaldia, hainbat agintari politiko eta enpresa munduko ordezkari bertan zirela. Laser bidezko loturen teknologia ikertzeko gunea da Lortek, eta enpresei izaera berritzailea duten soluzio aurreratuak ematea da bere helburua. Duela bederatzi urte ekin zion bideari, eta urte hauetan Goierriko campuseko sail desberdinetan sakabanatuta eduki ditu egoitzak. 5.600 metro koadroko azalera du egoitza berriak, eta zazpi milioi euroko inbertsioa egin dute. Zortzi teknologia zentroetako bat Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+B) sustatzeko ahaleginean sortutako IK4 aliantza osatzen duten zortzi teknologia zentroetako bat da Lortek, eta euskal enpresatan gaitasun berritzaile eta lehiakorra indartzea du eginkizun nagusi. Orain urtebeteko datuen arabera, urtero 3,8 milioi euroko diru sarrerak ditu Lortekek, eta berrehun bezero inguru ditu, CAF, Indar, Ampo, Arcelor, Orkli, Gamesa, Estanda, Fagor eta Sener, besteak beste. Lorteken 5.600 metro koadroak honela banatuko dituzte: 1.800 metro koadro solairu piloturako, mila teknologia plataformen atalerako eta 800 bulegoentzako. Eraikuntza lanetara 5,35 milioi bideratuko dituzte, eta teknologia eta zientzia horniduretara 1,65. “Diru-sarreren %7 Lorteken bertan inbertitzeko saiakera egingo dugu urtero”, nabarmendu du Iñaki Otaño Lortekeko presidenteak. Lehendakariaren arabera, langile kopuru haziz joango da, eta [...]
Datorren astelehenean Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako elkarteak azaleko minbizia aurrez atzemateko kanpaina eramango du Urretxuko igerilekura
Seguros Bilbao taldeko Marcos Jurado izan zen azkarrena atzo, Beasaingo 85. Loinatz Klasikan. Hogeita bost taldek eta 200 txirrindularik parte hartu zuten Goierrin barrena egindako 148 kilometroko ibilbidean. Zazpi laguneko taldea iritsi zen Beasainera, baina azken metroetan, sprinta hasi eta segundu batzuetako tartearekin iritsi ziren denak. Juradok lau segunduko aldea atera zion bigarren sartu zen Jon Larrinagari (Naturgas). Podiuma, Alberto Gallegok (Andalucia) osatu zuen. Taldekako sailkapenean, Bidelan kirolgi izan zen denborarik onena egin zuena. Tarteko helmugetan ere, talde horretako Unai Iparragirrek eraman zuen saria; mendikoa berriz, Andalucia taldeko Alberto Gallegok. Berrehun lagun zeuden lasterketarako izena emanda, eta horietatik 197 abiatu ziren irteeran. Denera 91 lagun erretiratu ziren, eta hortaz, 106 izan ziren lasterketa bukatu zutenak. Aurrealdeko txirrindularien bataz besteko abiadura, orduko 40,7 kilometrokoa izan zen.
Per la Forza taldeak irabazi du Ordiziako Kuadrilla arteko 33. Futbol Txapelketa, finalean Downtown taldeari irabazita (2-1). Lehen zatian golik ez zen izan, eta bigarrenean izan ziren hiru golak. Per la Forzak finala bukatzeko 10 minutu falta zirela sartu zuen bigarren gola, eta irabazlea erabakita zegoela zirudienean, Downtownek luzapenean egin zuen 2-1koa, eta bukaera estua izan zen oso. Hirugarren eta laugarren posturako partida Rockusek irabazi zion Zerdiau taldeari. Txapelketari buruzko informazio gehiago, hemen.