Lorteken egoitza berria inauguratu dute
Iazko otsailean hasi ziren Goierri Berrikuntza Gunean Lortek ikerkuntza enpresaren eraikin berria egiteko lanak, eta gaur, uztailak 16 egin dute inaugurazio ekitaldia, hainbat agintari politiko eta enpresa munduko ordezkari bertan zirela. Laser bidezko loturen teknologia ikertzeko gunea da Lortek, eta enpresei izaera berritzailea duten soluzio aurreratuak ematea da bere helburua. Duela bederatzi urte ekin zion bideari, eta urte hauetan Goierriko campuseko sail desberdinetan sakabanatuta eduki ditu egoitzak. 5.600 metro koadroko azalera du egoitza berriak, eta zazpi milioi euroko inbertsioa egin dute. Zortzi teknologia zentroetako bat Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+B) sustatzeko ahaleginean sortutako IK4 aliantza osatzen duten zortzi teknologia zentroetako bat da Lortek, eta euskal enpresatan gaitasun berritzaile eta lehiakorra indartzea du eginkizun nagusi. Orain urtebeteko datuen arabera, urtero 3,8 milioi euroko diru sarrerak ditu Lortekek, eta berrehun bezero inguru ditu, CAF, Indar, Ampo, Arcelor, Orkli, Gamesa, Estanda, Fagor eta Sener, besteak beste. Lorteken 5.600 metro koadroak honela banatuko dituzte: 1.800 metro koadro solairu piloturako, mila teknologia plataformen atalerako eta 800 bulegoentzako. Eraikuntza lanetara 5,35 milioi bideratuko dituzte, eta teknologia eta zientzia horniduretara 1,65. “Diru-sarreren %7 Lorteken bertan inbertitzeko saiakera egingo dugu urtero”, nabarmendu du Iñaki Otaño Lortekeko presidenteak. Lehendakariaren arabera, langile kopuru haziz joango da, eta [...]
Iazko otsailean hasi ziren Goierri Berrikuntza Gunean Lortek ikerkuntza enpresaren eraikin berria egiteko lanak, eta gaur, uztailak 16 egin dute inaugurazio ekitaldia, hainbat agintari politiko eta enpresa munduko ordezkari bertan zirela. Laser bidezko loturen teknologia ikertzeko gunea da Lortek, eta enpresei izaera berritzailea duten soluzio aurreratuak ematea da bere helburua. Duela bederatzi urte ekin zion bideari, eta urte hauetan Goierriko campuseko sail desberdinetan sakabanatuta eduki ditu egoitzak. 5.600 metro koadroko azalera du egoitza berriak, eta zazpi milioi euroko inbertsioa egin dute.
Zortzi teknologia zentroetako bat
Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+B) sustatzeko ahaleginean sortutako IK4 aliantza osatzen duten zortzi teknologia zentroetako bat da Lortek, eta euskal enpresatan gaitasun berritzaile eta lehiakorra indartzea du eginkizun nagusi. Orain urtebeteko datuen arabera, urtero 3,8 milioi euroko diru sarrerak ditu Lortekek, eta berrehun bezero inguru ditu, CAF, Indar, Ampo, Arcelor, Orkli, Gamesa, Estanda, Fagor eta Sener, besteak beste.
Lorteken 5.600 metro koadroak honela banatuko dituzte: 1.800 metro koadro solairu piloturako, mila teknologia plataformen atalerako eta 800 bulegoentzako. Eraikuntza lanetara 5,35 milioi bideratuko dituzte, eta teknologia eta zientzia horniduretara 1,65. “Diru-sarreren %7 Lorteken bertan inbertitzeko saiakera egingo dugu urtero”, nabarmendu du Iñaki Otaño Lortekeko presidenteak. Lehendakariaren arabera, langile kopuru haziz joango da, eta langileen %65 doktoreak edo lizentziatuak izango dira.
Laguntza teknologikoa emanez eta nazioarteko garapenerako berrikuntza eskainiz elkarlanean aritu nahi du Lorteken industria sarearekin. Horrez gain, Europako proiektuekin elkarlanean aritzea eta patenteak sortzea izango da beste zereginetako bat. Goieki Goierriko garapen agentziarekin lankidetzan arituko da Lortek, eta oinarri teknologikoko negozio garatuko dituzte. “Gaur egungo hazkunde eta garapen fase honetan ikertzaile dezente hartuko ditugu, doktoreak gehienak”, zehaztu du Otañok. Halaber, zientzia arloko argitalpenetan eta biltzarretan haien presentzia indartzeko asmoa iragarri du.