Marcos Juradok irabazi du 85. Loinatz Klasika
Seguros Bilbao taldeko Marcos Jurado izan zen azkarrena atzo, Beasaingo 85. Loinatz Klasikan. Hogeita bost taldek eta 200 txirrindularik parte hartu zuten Goierrin barrena egindako 148 kilometroko ibilbidean. Zazpi laguneko taldea iritsi zen Beasainera, baina azken metroetan, sprinta hasi eta segundu batzuetako tartearekin iritsi ziren denak. Juradok lau segunduko aldea atera zion bigarren sartu zen Jon Larrinagari (Naturgas). Podiuma, Alberto Gallegok (Andalucia) osatu zuen. Taldekako sailkapenean, Bidelan kirolgi izan zen denborarik onena egin zuena. Tarteko helmugetan ere, talde horretako Unai Iparragirrek eraman zuen saria; mendikoa berriz, Andalucia taldeko Alberto Gallegok. Berrehun lagun zeuden lasterketarako izena emanda, eta horietatik 197 abiatu ziren irteeran. Denera 91 lagun erretiratu ziren, eta hortaz, 106 izan ziren lasterketa bukatu zutenak. Aurrealdeko txirrindularien bataz besteko abiadura, orduko 40,7 kilometrokoa izan zen.
Seguros Bilbao taldeko Marcos Jurado izan zen azkarrena atzo, Beasaingo 85. Loinatz Klasikan. Hogeita bost taldek eta 200 txirrindularik parte hartu zuten Goierrin barrena egindako 148 kilometroko ibilbidean. Zazpi laguneko taldea iritsi zen Beasainera, baina azken metroetan, sprinta hasi eta segundu batzuetako tartearekin iritsi ziren denak. Juradok lau segunduko aldea atera zion bigarren sartu zen Jon Larrinagari (Naturgas). Podiuma, Alberto Gallegok (Andalucia) osatu zuen.
Taldekako sailkapenean, Bidelan kirolgi izan zen denborarik onena egin zuena. Tarteko helmugetan ere, talde horretako Unai Iparragirrek eraman zuen saria; mendikoa berriz, Andalucia taldeko Alberto Gallegok.
Berrehun lagun zeuden lasterketarako izena emanda, eta horietatik 197 abiatu ziren irteeran. Denera 91 lagun erretiratu ziren, eta hortaz, 106 izan ziren lasterketa bukatu zutenak. Aurrealdeko txirrindularien bataz besteko abiadura, orduko 40,7 kilometrokoa izan zen.














