Alegitik Itsasora doan bide zati berria inauguratu dute
Alegi eta Itsaso batzen dituen 435 metroko bide berria inauguratu zuten atzo, aurreko bidea baino goraxeago, urte beteko lanen ostean. Momentuz, Abiadura Handiko Trenaren obretan dabiltzan kamioien traba ekidin eta hauek sortzen duten zikinarengandik a...
Alegi eta Itsaso batzen dituen 435 metroko bide berria inauguratu zuten atzo, aurreko bidea baino goraxeago, urte beteko lanen ostean. Momentuz, Abiadura Handiko Trenaren obretan dabiltzan kamioien traba ekidin eta hauek sortzen duten zikinarengandik aparte joateko bidea izatea du heleburu, baina AHTaren obrak amaitzen dituztenean, bide zaharra eta inguruak lurrez beteko dituzte eta ondorioz bidea erabat itxita geratuko da.
Inaugurazio ekitaldia astelehen arratsaldean egin zen eta bertara obrako zuzendaria, Alberto Etxaniz Ezkio-Itsasoko alkatea, zinegotziak, udaletxeko arkitektoa eta beste zenbait lagun inguratu ziren. Bide honen hasieran, ordea, 10 metro inguruko sahiesbidea egitea falta da, inguruan dagoen baserri baten onuran, eta hau AHTko obrak amaitzen direnean egitea aurreikusten dute.













