Bota dute festetako suziria Ordizian
Santa Ana jaiak orain pare bat ordu hasi dira Ordizian, Alberto Briz jubilatuen elkarteko lehendakariak suziria piztearekin batera. Burrunbazale txaranga Ordiziarrak gera! jotzen hasi bezain pronto plaza inguruan elkartutako herritarrak kanta eta dant...
Santa Ana jaiak orain pare bat ordu hasi dira Ordizian, Alberto Briz jubilatuen elkarteko lehendakariak suziria piztearekin batera. Burrunbazale txaranga Ordiziarrak gera! jotzen hasi bezain pronto plaza inguruan elkartutako herritarrak kanta eta dantza hasi dira, giro eguzkitsua lagun. Erraldoiak eta buruhandiak atera dira ondoren kalejiran Urdaneta kalera aldera, txistulari eta trikitilariz lagunduta. Korrika saioa ederrak egin dituzte umeek, eta izerdia ere gogotik atera dute erraldoi eta buruhandien azpian zihoazen mutilek.
Arratsaldean, bigantxa-futbola
Bazkalondorenean San Bartolome auzoko zezen-plazan egongo da festa, bigantxen eta kuadrillen arteko futbol txapelketa hasiko baita 17:30ean. Johan Usabiagaren oroimenezko 4. txapelketa izango da. 18:30ean berriz aterako dira kalera buruhandia eta erraldoiak, eta 19:30ean kontzertua egingo du Starblues taldeak Garagartza plazan. Helduen danborradak biribilduko du eguna. 09:30ean abiatuko da danborrada Buztuntza auzotik.













