Gidarien ia %100ek ondo zituen kotxeko papelak
Beasaingo Udaltzaingoak ibilgailuen eta gidarien dokumentazioa kontrolatzeko kanpaina egin zuen pasa den astean. Denera 116 ibilgailu ikuskatu zituzten, eta 110ek, papel guztiak ondo zituzten. Hiruk IATa pasa gabe zuten, eta beste batek gainditu gabe z...
Beasaingo Udaltzaingoak ibilgailuen eta gidarien dokumentazioa kontrolatzeko kanpaina egin zuen pasa den astean. Denera 116 ibilgailu ikuskatu zituzten, eta 110ek, papel guztiak ondo zituzten. Hiruk IATa pasa gabe zuten, eta beste batek gainditu gabe zuen. Gidabaimena ez eramateagatik edo iraungita izateagatik 2 lagun zigortu dituzte.













