Beasainek bana berdindu du Elgoibarren kontra, etxeko lehen partidan
Beasainek asteburuan jokatu du denboraldi berriko etxeko lehen partida. Elgoibar izan zuten parean, eta etxekoak irabazteko asmotan atera baziren ere, uste baino arerio gogorragoa suertatu zen. Lehen minutuetan elgoibartarrek oso estu hartu zuten etxeko taldea. Haserako minutuetako lozorrotik esnatua, Beasaindarrak pare bat aldiz iritsi ziren aurkariaren ate ingurura, arriskua sortuz. Jokaldi horietako batean, elgoibartarren atezainak ez zuen baloia behar bezala urrundu eta Pastriain legazpiarrak ondo aprobetxatu zuen aukera. Aldagelara markagailuan 1-0 aurretik zirela joan ziren etxekoak. Bigarren zatian ere lehengo lepotik burua. Zelai erdialdean tematu ziren bi taldeak, presioa eginez eta batak besteari balioak lapurtuz. Aukera garbirik sortzeko ezintasuna erakutsi zuten bi taldeek. Elgoibartarrek ordea, areatik gertu egindako falta bat aprobetxatu zuten, banakoa egiteko. Etxekoek berriz ere aurretik jartzeko ahalegina egin zuten, baina ez zen nahikoa izan. Azkenean, berdinketa eta beste puntu bat etxekoentzat. Beasaindarrak 14. postuan daude oraingoz, bi punturekin. Datorren asteburuan Bizkaia aldera joango dira berriz ere, Baskonia taldearen aurka jokatzera. Denboraldia joan den abuztuaren 25ean hasi zuen Beasainek, Bizkaia aldean. Durangoren kontra 0-0 berdindu zuten Iker Lasaren mutilek. Larunbatekoarekin berriz, bigarren berdinketa dute.
Beasainek asteburuan jokatu du denboraldi berriko etxeko lehen partida. Elgoibar izan zuten parean, eta etxekoak irabazteko asmotan atera baziren ere, uste baino arerio gogorragoa suertatu zen. Lehen minutuetan elgoibartarrek oso estu hartu zuten etxeko taldea. Haserako minutuetako lozorrotik esnatua, Beasaindarrak pare bat aldiz iritsi ziren aurkariaren ate ingurura, arriskua sortuz. Jokaldi horietako batean, elgoibartarren atezainak ez zuen baloia behar bezala urrundu eta Pastriain legazpiarrak ondo aprobetxatu zuen aukera. Aldagelara markagailuan 1-0 aurretik zirela joan ziren etxekoak.
Bigarren zatian ere lehengo lepotik burua. Zelai erdialdean tematu ziren bi taldeak, presioa eginez eta batak besteari balioak lapurtuz. Aukera garbirik sortzeko ezintasuna erakutsi zuten bi taldeek. Elgoibartarrek ordea, areatik gertu egindako falta bat aprobetxatu zuten, banakoa egiteko. Etxekoek berriz ere aurretik jartzeko ahalegina egin zuten, baina ez zen nahikoa izan. Azkenean, berdinketa eta beste puntu bat etxekoentzat. Beasaindarrak 14. postuan daude oraingoz, bi punturekin. Datorren asteburuan Bizkaia aldera joango dira berriz ere, Baskonia taldearen aurka jokatzera. Denboraldia joan den abuztuaren 25ean hasi zuen Beasainek, Bizkaia aldean. Durangoren kontra 0-0 berdindu zuten Iker Lasaren mutilek. Larunbatekoarekin berriz, bigarren berdinketa dute.














