Ataungo Emakume Taldeak eta udalak jakinarazi dutenez, herriko emakume batek indarkeriazko erasoa jasan du Ataunen. Abuztuan gertatu zen erasoa, eta asteazkenean jakin zen publikoki. Biharamunean gaitzespen elkarretaratzea burutu zuten Ataun San Gregor...
Jon Plazaola aktore eta gidoilari urretxuarrak bakarrizketa saioa egingo du bihar, 21:00etan, Lazkaoko Maizpide euskaltegian. Ikastetxeko zinema aretoan da umorezko ikuskizuna, ikusle ororentzat irekia. Maizpidek, Udako 38. Ikastaroen baitan, irailerak...
Zaldibian irailaren 15ean jokatuko da II. Herri Lasterketa (7 kilometro), larunbatarekin. Izena emateko aukera hilaren 12ra arte egongo da, zaldibia.org webgunean edo kultur etxean (943 16 03 38). Bost euro ordaindu behar da.
Eusko Legebiltzarrerako urriaren 21ean egingo diren hauteskundeei begira, hautesle errolda jendaurrean jarri du Lazkaoko Udalak. Atzo jarri zituzten zerrendak publikoarentzat eskueran, irailaren 10era arte. Denbora horretan jakinarazi beharko da helegi...
Aimar Bouziane santurtziarra eta Aitziber Ibarbia zizurkiladarra izan dira azkarrenak aurtengo Usurbeko Igoeran. Igandean jokatu zuten Beasain mendiko elkarteak antolatzen duen mendi lasterketa, zortzigarren urtez, eta denera, 51 lagunek bukatu zuten p...
Kup taldeak eman dio hasiera musikaldiari, Mendelsshon erromantikoaren monografikoarekin
Legorretako Ugaro herri eskolan etzi, osteguna hasiko dute ikasleek ikasturtea, 09:00etan. Lehen bi asteetan goizez bakarrik ariko dira, Haur Hezkuntzakoak 12:30a arte, Lehen Hezkuntzakoak 13:00ak arte. Bestetik, bi urtekoen gelan hasiko diren haurren ...
Eusko Jaurlaritzak sustatutako Gazte mundu ekimena Lazkaon gauzatuko da aurten. Gaur eguerdian aurkeztuko dute. Euskal diasporari begira sortutako jarduera-programa da, eta euskara irakasleei eskainiko diete aurtengoa. Munduan zeharreko euskal etxeetak...
Euskara ikasteko eskolengatik diru laguntzak emateko deialdia egin du Lazkaoko Udalak. Matrikularen erdia finantzatuko du. Baldintzen artean, Lazkaon erroldatua egotea, langabezian egotea, eta eskolen %80ra joatea daude, besteak beste. Eskaera urriaren...
Etzi, asteazkena, Ordizian egingo duten Euskal Jaietako azoka berezia aurkeztu dute eguerdian Donostian. Azokaren barruan, Latxa ardiaren esnez egindako XXXIX. Gazta-lehikaeta entzutetsua ere egingo da, Beti-Alai pilotalekuan. Ordiziako Udalak, Idiazabal Gaztaren Kofradiak eta Idiazabal Jatorri Izendapenak elkarlanean antolatu dute aurten ere lehiaketa. Goizeko 10:30ean hasiko da lehiaketa etzi, eta 13:30ak aldera jakingo da zein artzainek egin duen aurteko gaztarik onena. Irabazlea jakinda hasiko da urteroko enkantea. Iaz Rikardo Remiro izan zen artzain saritua eta Bilboko Porrue jatetxeak 7.300 euro ordaindu zituen gazta erdiagatik. Enkantean, ohi bezala, lehiaketan lehendabiziko hiru tokiak eskuratu dituzten gaztak jarriko dituzte enkantean. Saridunak 1.550 euro jasoko ditu, eta Ordiziako gazta lehiaketa irabazi izanaren ospea. Aurten ere Juan Mari Arzak sukaldaria izango da epaimahai-burua, gainerako 25 epaileen artean egongo dira Martin Berasategi, Hilario Arbelaitz, Iñigo Lavado, Pedro Subijana eta Elena Arzak sukaldariak, David de Jorge, Mikel Zeberio eta Tito Irazusta kazetariak, eta Bittor Rodrigez, Monica Castillo eta Jesus Salmeron teknikariak. Beste lehiaketak Euskal Jaietako azoka berezian gazta lehiaketak pizten du interes gehien, baina ez da egun horretan egiten den azoka bakarra. Hala, urtero bezala, Jose Migel Barandiaran plazan fruitu eta barazki-lehiaketa eta perretxiko-erakusketa egingo dituzte. Piriniar Arrazako Behi-Azienda Lehiaketa ere izango da, hau Garagartza Plazan. Abeltzainek bertako [...]
Iosu Garai (Legazpi, 1958) Ikatza argazkilari elkarteko lehendakaria da. Argazkiak egiteko edozein lekuk balio duela dio, eta urteak daramatza baieztapen hori egia dela erakusten. Zaletasun bat. Ezagunena argazkilaritza da, baina bestela, mendia eta ...