Gaur eta bihar eros daitezke asteazkeneko pilota jaialdirako sarrerak
Euskal Jaien barruan, profesionalen arteko pilota partidak izango dira asteazkenean Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Lehen partidan Rico IV.a eta Untoria Taintaren eta Mendizabal II.aren aurka ariko dira. Bigarrena, jaialdiko partida nagusia dena, Olaizola II.a-Albisu eta Bengoetxea VI.a-Begino bikoek jokatuko dute. Sarrerak aurrez lortu nahi dituenak gaur eta bihar eros ditzake Jai Alai elkarteak Samperio kalean duen egoitzan. 18:00etatik aurrera jarriko dituzte salgai.














