Ugaro eskolan etzi hasiko dituzte klaseak ikasleek
Legorretako Ugaro herri eskolan etzi, osteguna hasiko dute ikasleek ikasturtea, 09:00etan. Lehen bi asteetan goizez bakarrik ariko dira, Haur Hezkuntzakoak 12:30a arte, Lehen Hezkuntzakoak 13:00ak arte. Bestetik, bi urtekoen gelan hasiko diren haurren ...
Legorretako Ugaro herri eskolan etzi, osteguna hasiko dute ikasleek ikasturtea, 09:00etan. Lehen bi asteetan goizez bakarrik ariko dira, Haur Hezkuntzakoak 12:30a arte, Lehen Hezkuntzakoak 13:00ak arte. Bestetik, bi urtekoen gelan hasiko diren haurren gurasoekin bilera egingo dute, gaur, 12:00etan, plangintza azaltzeko. Jantoki zerbitzua ere etzi hasiko da, baita eguerdiko zaintza ere.













